
COVID-19aren krisiak alarma egoera ezarri zuenetik ateak itxi gabe ari dira oinarrizkoak diren herriko saltoki ugari lanean. Horiei guztiei esker ona erakutsi nahi izan diete, txikitasunean, oinarrizko direlako.

Administrazioak eredu agroindustraialren alde egin duela argi utzi du Zituene Pasta Obradore Kooperatiboko Ainara Retegiren ustez, txikien eta bestelako eredu bat eskaintzen dutenen kaltetan.

Errenkoalde merkataritza, ostalaritza, eta zerbitzu elkarteak, bertako kide diren saltokien gaineko informazio praktikoa helarazi du. Besteak beste, zabalik dauden saltokien ordutegiak, eta arreta presentziala eskaini ez baina modu telematikoan ari direnekin bezeroek nola jarri behar duten harremanetan jakinarazi du.

Tokiko merkataritzat, komertzio txikiak egun bizi duten egoera zailari erantzun nahian, horiei babesa adierazteko festak egingo dituzte Errenteria-Oreretan, Oiartzunen, eta Pasaian. Iniziatibaren atzean, Errenteriako Errenkoalde elkartea, Oiartzungoo Itturri elkartea eta Pasaiko Laurak Bat elkartea daude.

Gabonak amaituta heldu dira merkealdiak saltokietara. Astelehenean itsatsi zituzten merkealdi kartelak erakusleihoetan, eta martxora arte mantenduko dituzte.