
Bihar osteguna, San Martzial eguna dela eta, udal bulegoak itxita egongo dira, hauen artean, Bezeroaren Arreta Zerbitzua, Zuloaga Etxea, Arma Plaza, Saindua Gaztelekua eta Gazte Informazio Bulegoa. Bestetik, Zuloaga Etxea eta Arma Plaza ostiralean udak...

Kirolaren arloan gogor eragin du krisi ekonomikoak. Ikusle kopuruak jaitsi egin dira eta erakunde publikoek diru laguntzak murriztu dituzte. Horrek kirol txikiei egin die kalte gehien, judoari esaterako. Horregatik meritu handikoa da bihar San Martzial Judo Txapelketa 43.ez antolatu izana; meritu handikoa 170 kirolari biltzea —120 gizon eta 50 emakume—, eta meritu handikoa ere antolakuntzarako hiru klub elkartzea: La Salle, Bidasoa eta Maki Wara. Bihar egingo dute San Martzial Judo Txapelketa Artalekun, eta atzo aurkeztu zuten, kiroldegian bertan; han ziren Irungo Udaleko Kirol Patronatuko presidente Belen Sierra, eta hiru talde antolatzaileetako ordezkariak. Espainiako Estatuko judo txapelketa zaharrena da Irungoa, Senior Mailan egiten diren bietako bat, eta ehun judokatik gora elkartzen dituen bakarra. La Salle, Bidasoa eta Maki Wara judo taldeek antolatzen dute San Martzial Txapelketa. Urtero egiten dute horrela, baina ez da ohikoa, ez kirolean behintzat; bateginik baino, ohikoagoa da kirol klubak elkarren kontra aritzea, eta horregatik iraun du torneoak. “Kirola nola sustatu behar den azaltzeko adibide argia da”, esan zuen atzo aurkezpenean Belen Sierrak. Prestakuntzarako egokia Bihar Artalekun antolatuko dutena maila goreneko txapelketa da, Olinpiar Jokoetarako prestakuntzan zenbait kirolarik hautatutakoa, La Salle klubeko arduradun Esteban Arrillagak azaldu zuenez: “Asteburu honetan Munduko Kopako probak daude, baina judoka askok nahiago izan [...]