
Iazko urrian Aralarko San Migel Santutegiak eraso bandaliko bat jasan zuen, eta Albaolak zaharberrituko du ate hori, bere ontziola museoan.

San Migel egunaren harira festa antolatu du Errenteriako EAJk hilaren 23rako, ostirala. Magoa, sardinak, marmitakoa eta sagardoa eskainiko dute, besteak beste.

Etxolak eta baratzeak kentzea, eta oinezkoentzako bide berri bat egitea, atseden guneak prestatuz San Migel-Anaka eremuko obren lehen fasearen helburua izango da. Era honetan, San Migel eta Anaka bide berri batekin lotzea eta bide batez, Hiri debekatuaren mapan zehaztutako puntu ilun batekin bukatzea aurreikusi du tokiko gobernuak. Lanak 8 astez luzatuko direla adierazi dute Irungo Udaleko Bide Publiko eta Obra arlotik.