
30 gradutik gorako tenperaturari aurre egin diote herritarrek eta epelean hasi dituzte San Pedro Jaiak. Sanpedrotarra nesken areto futbol taldearen jokalari ohiek bota dute aurten txupina, kolorez betetako festari hasiera emanez.

Hilaren 20, 21 eta 22an ospatuko dituzte San Pedro txikiak eta jai batzordea hasia da dena antolatzen Larunbat gauean mozorro festa handia egingo dute.