
'Ireki bideak' lemapean, datorren ostegunean -martxoak 4- 19:30ean elkarretaratzea egingo dute herriko plazan "arnas bideak" zabalik nahi dituztelako.

376.000 euroko aurrekontua duten lanak kontratatzeko mahaia martxoaren 8an egingo dute. Hiru metroko altuerako hesia ezarriko da farorako bidean.

Nahikari Otermin Hirigintza zinegotziak iragarri du oraindik ez dakitela obrak noiz hasiko diren, hainbat izapide egin behar baitira aurretik.

Obrak Pasaiako Udalak egingo ditu, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako diru laguntzari esker. Lanak gauzatzean San Pedrok "birika" berreskuratuko du.

Pasaiako EH Bilduk hirigintza zinegotziari leporatu dio pasealekua zabaltzeko lanak hilabete honetan hasiko zirela iragarri izana, horiek abendua baino lehen hasiko ez direnean.

Pasa den urte amaieran izandako luiziengatik Ondartxo pasealekua moztarazi zuten. Bidearen itxierak ez zuen inor ezaxola utzi: batzuentzat borroka izan da, besteentzat amesgaizto.

Hilabeteko epean hasi nahi dute konponketekin. Lanek 300.000 euroko aurrekontua dute; ordainetan, jabeek, lursailak udalari eman beharko dizkiete.

Ondartxo bidea zabal dezaten eskatzeko manifestazio "zaratatsua" egin dute gaur San Pedron. 20:00etan frontoitik abiatu eta pasealekura arte joan dira kazola, danbor eta txindatek markatutako erritmoan.

Puntetarako eta farorako bidea ireki dezaten eskatzeko kontzentrazio zaratatsua deitu dute sanpedrotarrek. Elkartzea ostiralean izango da, 20:00etan, herriko biribilgunean.

Pasa den ostiralean egin zen manifestaldiarekin hasitako bideari "jarraipena emateko asmoz", batzarra deitu dute gaur, 20:00etan, Herriko Plazan. Herritarrak deialdiarekin bat egitera animatu dituzte.

Atzo, asteartea, herri batzarra egin zen Herriko Plazan puntetarako eta farorako bidea zabal dezaten eskatzeko. Ostiral honetan aldarrikapenari jarraipena eman nahi diote sanpedrotarrek, 20:00etan frontoitik abiatuko den manifestazio batekin.

"Utzikeriaren" aurkako herri batzarrarekin bat egitera deitu dituzte sanpedrotarrak, puntetarako eta farorako bidea ireki dezaten eskatzeko. Asteartean izango da topaketa, 20:00etan, Herriko Plazan.