
San Pedroren denboraldi hasiera ez da esperotakoa izan emaitza eta sentsazio aldetik. Iazko sasoian maila galdu arren, ohorezko postuak urrun dituzte. Egoera hori irauli nahi dute.

Bihar Gipuzkoako Batel Ligako bigarren jardunaldia jokatuko da Pasaiako badiako uretan. Sanpedrotarra Arraun Elkarteak antolatutako estropada 10:30ean hasiko da.

Larunbatean Espainiako Arraun Federazioak antolatzen duen zirkuituko hirugarren indoor ergometro proban hartu zuten parte Sanpedrotarra Arraun Elkarteko bost kidek.

Sanpedrotarra Arraun Elkarteak Ohiko Batzar Nagusia egingo du datorren igandean. Lehen deialdia 09:30ean izango da, eta bigarrena, 10:00etan.