
Larunbatean Trintxerpeko zelaiko hesia hautsi eta lau gazte zauritu izana "jarduera negligente" baten ondorio izan zela salatu dute. Hesia bridekin lotuta zegoen.

Larunbatean izandako XII. traineru testean sanjuandarrak izan dira garaile eta sanpedrotarrak laugarren. Emakume arrosak hamargarren sailkatu dira.

San Pedroko test estropada egingo dute bihar arratsaldean eta igandean Gipuzkoako Batel Ligako jardunaldia. Zaleei ez bertaratzeko eskatu diete.

Izena emateko azken eguna 21a izango da. Kategoria bakoitzeko traineru bakarrak eman ahal izango du izena klub beretik.

Bizkaiko banderak etxera ekartzeko helburuarekin lehiatuko dira asteburu honetan Oarsoaldeko traineruak.

Preferente Mailara igo da Sapedrotarra, iaz galdutako kategoria berreskuratuz; gazteen taldeak ohorezko mailara igotzeko aukera du oraindik ere.

Udalak ez dituela ondo tratatu salatu dute, babesa behar izan dutenean ez zaielako eskaini.

Hibaika, Hondarribia, San Pedro eta San Juan taldeen ehunka zale gerturatu dira portura, arraunlariak babestu eta animoak ematera.

Oiartzun taldeari 2-1 irabazita mailari eustea lortu du Sanpedrotarrak Ligako azken partidan.

Bihar jokatuko dute sailkapen estropada, eta finalak igandean izango dira. Sanjuandarrak nagusi izan dira batelen ligako zortzi kategorietako lautan.

Sanpedrotarraren eta Antxoren areto futboleko partidek irekiko dute kirol taldeen asteburua. Gainontzekoek, bihar eta etzi jokatuko dute.

Larunbatean Espainiako Arraun Federazioak antolatzen duen zirkuituko hirugarren indoor ergometro proban hartu zuten parte Sanpedrotarra Arraun Elkarteko bost kidek.

Talde nagusiei dagokionean, ez da asteburu positiboa izan emaitza aldetik. Donibane Eskubaloiako gizonen lehen taldearena izan da asteburuko garaipen bakarra.

Futbolean, porrotak Pasaiak eta Sanpedrotarrak. Areto futbolean, garaipena Doniparik eta berdinketa Afantxok. Eskubaloian, Donibaneko emakumeek galdu egin zuten.

Afantxo eta Sanpedrotarra areto futbol taldeek irekiko dute kirol taldeen asteburua. Gainontzekoek, bihar eta etzi jokatuko dituzte partidak.

Futbolean Pasaiak burua altxa ezinik jarraitzen du. Sanpedrotarrak, aldiz, sailkapeneko lehen postua indartu du. Areto futboleko eta eskubaloiko talde nagusiek, porrota.

Areto futboleko taldeek irekiko dute Pasaiako kirol taldeen asteburua. Bihar eta etzi, partida mordoa izango dira Pasaian.

Futbolean, Pasaiak porrot gogorra jasan zuen, eta Sanpedrotarrak garaipena lortu zuen sailkapenaren gorenean jarraitzeko. Areto futbolean, Antxok porrota eta Doniparik garaipena.

Areto futboleko taldeek irekiko dute gaur arratsean Pasaiako kirol taldeen asteburua. Gainontzekoek, bihar eta etzi jokatuko dute, garaipena helburu.