
Eusko Label Ligara itzuliko direla ospatu zuten atzo sanjuandarrek, behar bezala. Santiago plaza arrosez tindatu zuten zaleek, lepo beteta utzi zuten.

Hilaren 28an urteko azken dantzaldia egingo dute Santiago Plazan, eguerdian.

Zurruna izenez ezaguna den eremua birgaitzeko lanekin hasi dira. Aintzane Taberna alkateordearen arabera, jarduketa honek "bizilagunen aspaldiko eskakizun bati erantzungo dio".

Plazan egingo duten Euskal Herriko eta Piemonteko dantza tradizionalen emanaldiagatik, zirkulazioa etengo dute arratsaldean.

Dantza saioagatik ibilgailuek ezingo dute plazan sartu 11:30etik aurrera. Euria ari badu, frontoira lekualdatuko dute dantzaldia.

Dantza saioak Donibaneko plaza hartuko du datorren larunbatean. Hori dela eta, ibilgailuek ezingo dute sartu 11:30etik 13:45era bitarte.