
Sara Pina Ieregiren hilketa salatzeko, plazan elkarretaratzea egin dute. Baliabideak eskatu dizkiete erakundeei, eta gizarteari, espazioen eraldaketa beharra.

Oreretako Mugimendu Feministak deituta, hamarnaka herritar bildu dira Niessen merkatalgunearen sarrerara gaur arratsean Sara Pinaren erailketa salatzera.

Sara Pinaren erailketa salatzearekin batera, biharko mugimendu feministak deitu duen elkarretaratzearekin bat egin dute indar politiko guztiek.

Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak egindako deialdiari jarraituz, 19:00etan elkarretaratzera deitu dute Niessen merkatalgunearen sarreran.

38 urteko emakumea etxean hilda aurkitu zuten, astelehen goizean. Bere senarra atxilotu dute Bordeletik iparraldera, susmagarri nagusi bezala.