
Bukatu dira aurtengo inauteriak, atzo egin zuten sardinaren ehorzketaren hileta segizioa. Kolore beltza izan zen nagusi desfilean, baita aurpegi serioak ere.

Herriko plazan egin zuten Ereintza elkartekoek emanaldi nagusia, dantza ea bertsoak sardina eta inauteriak merezi moduan agurtzeko, datorren urtera arte.

18:00etan hasiko da sardina ehorzketa iragartzeko erretreta Eliza Kaleko Amulleta elkartetik abiatuta.

Hasiera ekitaldian, gainera, inoiz baino jende gehiagok hartuko duela parte esan dute Ereintzako ordezkariek, Azeri Dantzan 60 lagun ariko dira aurten.