
Asteazkenean (hilaren 12an) itxiko dute Donibaneko kale nagusia, 10:00etatik 11:30era. Zenbait unetan oinezkoentzat ere itxiko dute.

Goizean lehergailu baten leherketa simulatuko dute, eta arratsaldean, berriz, ontzi batetik hidrokarburoa isuriko dela simulatuko dute.

Pasaiako Portu Agintaritzak bi simulakro egingo ditu bere Autobabeserako Plana eta Itsasoko Barne Plana indartzeko. 10:30ean eta 15:00etan izango dira.

Pasaiako Udaltzaingoak eta Irungo Suhiltzaileek simulakro bat egin dute Donibane kalean. Sute bat irudikatu, eraikin baten barruan zegoen biktima erreskatatu eta sutea itzali dute.