
Urri amaierara arte Lau Haizeta parkea eta Txoritokietako estazio megalitikora, Aizpitarteko leizeetara eta Añarbeko baso erreserbara bisita gidatuak eskainiko ditu udalak. Doakoak dira guztiak.

Txoritokietako Estazio Megalitikoko historiaurreko aztarnak ikusi, gotorleku militarra bisitatu eta babestutako natura ondarea ezagutzeko ibilaldia izango da.

Mendi ibilbidearen bidez gertu izan arren, askotan ezezagunak diren eremuak ezagutarazi nahi dituela esan du talde ekologistak, " baina baita paraje honenganako eta bertako jendearenganako presioa salatu ere".

Añarbeko erreserba eremua, Aizpitarteko haitzuloetako aztarnak, Lau haizeta parkea eta Txoritokietan egiten ari diren indusketa lanetara bisita gidatuak antolatu ditu udalak udari begira.