

Etzi izango da, 18:30ean, Ergoiengo Auzokalte elkartean; sarrerak bost euro balio du eta afariarekin 20 Soinuenea Fundazioak antolatuta (Herri Musikaren Txokoak) Udako Kontzertua etzi izango da, Auzokalte elkartean, 18:30ean. Sarrerak bost euro balio d...

Maizago izango dira topoak Oiartzun eta Donostia artean, udan. Dagoeneko udako ordutegia jarri du martxan EuskoTrenek. Hala, larunbat, igande eta jai egunetan, Amara eta Oiartzun arteko trenak 15 minuturo izango dira: 15:15etik 21:15era Amaratik Oiartzunera, eta 15:50etik 21:50era, alderantzizko norantzan.

Udako denboraldirako prestatzen ari da pixkanaka herria eta Sabino Arana kaleko igogailuak eta Portua auzoa Donostia kalearekin elkartzen dituzten eskailera mekanikoek udako ordutegia izango dute, irailaren 15a arte. Astelehenetik igandera goizeko zazpietatik gaueko ordubatetara izango dira martxan bi zerbitzuak. Hala, zerbitzua bi orduz luzatuko dute egunean, eta zerbitzua gaueko hamaiketan bukatu ordez, ordubatetan bukatuko dute.

Uda euskara ikasteko aukera ona izan daiteke, eta baita ikasturtean zehar biltzen joandako ezagutza hori erakusteko aukera ere. Oarsoaldeko AEK-k ez du atsedenik hartuko, eta udako eskaintzaren berri eman du gaur, Errenteria-Oreretako Xabier Olaskoaga ...

Udararekin baterra, udako oporrak hasten dira txikienentzat, eta horretan pentsatzen hastea tokatzen zaie gurasoei. Hain zuzen, Errenteriako Udalak urteroko eskaintza egin du udako oporrei dagokienean, udaleku ireki eta itxietan (Beire eta Lousada), eta astelehenean irekiko da epea aurrez izena emateko. Aurten berritasun batzuk izango dira, ordea. Nagusienak dira abuztuan ez dela txandarik izango, eta txandetako plazen gehienezko kopurua desagertu egingo dela. Unai Unsuain Gazteria zinegotziak azaldu duenez, eskaintzaren arabera indartuko dituzte begiraleak. Alegia, zozketa bakarra egingo dute (750 plaza: 300 txiki, 450 udaleku, 50 Beire eta 50 Lousada), eta zozketan sarituak direnek nahi duten txanda eta lekua aukeratu ahal izango dute. Iaz ez bezala, aurten lehentasuna izango dute udalekuetako txandarik ez dutenek. Ohi bezala, Gizarte Zerbitzuek ere plazak eskatu ahal izango dituzte, eta Txernobilgo haurrek ere parte hartu ahal izango dute. Horiek ere zozketan sartuko dira. Beste berritasunetako bat aurretiazko izen emateak eta izen emateak Gazteria Departamentuak kudeatuko dituela da. Lehen azpikontratatuko enpresa bat arduratzen zen horretaz. Ardura hori beregain hartuta, udalak 3.000 euro aurreztuko ditu. Dirua ere aurreztuko du triptikoen banaketatik. Izan ere, lehen etxez etxe banatzen zuten, eta aurten bakarrik ikastetxeetan, eta ohiko bulegoan utziko dituzte: udal liburutegian, Gazte Informazio Bulegoan eta Gazteria Departamentuan.


Atzo jaso zituzten sariak Hodei Badiola irabazleak, eta Juan Carlos Bayon errenteriarren artean argazki onena atera zuenak.

Kanpamentuen bakarrik mugatu dituzte plazak: Beiren 50 eta Lousadan beste 50. Hilaren 17tik aurrera egin ahal izango dira izen emateak.



Gazte Informazio Bulegoak bezala, Etxebizitza Bulegoak ere udako ordutegia egingo du. Astelehenetik aurrera (uztailak 2), Etxebizitza Bulegoak ordutegi jarraia izango du, goizez, 08:00etatik 14:30era.

Irailaren 30a arte, liburutegiak udako ordutegia izango du. Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara irekiko dute eta arratsaldez itxita egongo da. Larubatetan 10:00etatik 13:00etara irekiko dute.

Udako ordutegia jarri dute martxan gaur, Gazte Informazio Bulegoan. Honako ordutegian egongo da zabalik: astelehenetik ostiralera 11:00etatik 13:00etara, eta larunbatetan 10:30etik 13:30era.