
Txoko Feministaren inaugurazioa egin zuten atzo Andreone Udal Liburutegian. Ekintza planaren parte da egitasmo hau, emakumeak "ahalduntzen" jarraitzeko.

Gaur eta astelehena bitartean banatuko dute Munttar, udal aldizkari berria lezoarren etxeetan






Nahikari Otermin izango da datorren urteko udal hauteskundeetan Pasaiako jeltzaleen alkategaia. Gaur goizean aurkeztu du beren hautagaitza, Donibaneko Batzokian. Oterminekin batera, bertan izan da Pasaiako udal batzarretako buru Josu Urtizberea. Berak zehaztu duenez, aho batez onartu dute Pasaiako hiru batzarrek Oterminen hautagaitza. Azken legegintzaldiak Oterminek egin duen oposizio "eraikitzailea" eta "elkarlanaren alde egin duen apustua" nabarmendu dute.






