
Antolatzeko, esfortzuak handitzeko garaia dela esan dute dozenaka herritarrek euskararen kontrako oldarraldia gelditzeko.

Lezoko Berdintasun Kontseilua aurkeztu dute, hura osatzeko urtebeteko prozesua egin ostean. Herri parekide bat helburu, herrian aldaketa errealak proposatu eta denen bizitzak erdigunean jartzera datorrela adierazi dute.

Agerraldi publikoa egin du gaur gobernu taldeak eta LEPari jarritako helegiteari aurre egiteko auzibidea agortuko duela jakinarazi.

'Argia'-k ikerketa egin du eta agerian jarri Errenteriako Udalaren Lan Eskaintza Publikoaren hizkuntz eskakizunaren kontra jarritako helegitearen atzean, euskararen aurkako talde antolatu bat dagoela.

Pasaiako EH Bilduko kideek irmo salatu dute PPAk aparkalekuaren ordenantza epaitegietan inpugnatu izana, "hori onartezina da, guztiz".

Irmoki berretsi du udalak emakumeen eta gizonen arteko "benetako berdintasun eraginkorrarekin" duen konpromisoa.

Astelehenetik, martxoak 9, hilaren 27ra arte izango da zabalik izena emateko epea online egiten dutenentzat; aurrez aurre egiteko epea, hilaren 16an zabalduko dute eta 27an itxi. Azken horretarako hitzordua eskatu behar da aurrez.

Lezoko Udalak herriko kaleetan abandonatuta zeuden bost ibilgailu erretiratu ditu. Erabakia hartzeko prozedura luze bat gauzatu du.

Madalenetako omendua hautatuko duen batzordea osatzeko gonbidapenak jasotzen hasi dira herritarrak.

2024-2025 urteen artean 35 negozio jarri dira abian lokal hutsak dinamizatzeko diru laguntza programari esker, eta udalak ia 300.000 euro bideratu ditu.

Lezoko Udalak, bertan ordezkaritza duten talde politiko guztien izenean, Martxoaren 8aren harirako erakunde adierazpena egin du.

Egoera eskasean zeudenak ordezkatzeaz gain, eremu berrietan ere landatu ditu zuhaitzak Lezoko Udalak.

Hiri Antolamendurako Plan Orokor berria onartzeko prozesuan murgilduta dago udala, eta hura herritar eta eragileei hurbiltzeko lan saioak egiten ari da.

Berrikuntza nabarmenena udalak hilabete bukaeran zabaldu asmo duen harrera bulegoa da.

Herriko ehun sozioekonomikoa ezagutzeko eta babesteko jardueren barruan egin dute bisita hori.

Gizon batek 28 urteko bikotekidea hil zuen, eta beste bat, berorren ama, larri zauritu.

Gipuzkoako Foru aldundiaren Jasangarritasun departamenduaren energia komunitateak dinamizatzeko lehen saioa hartu du Pasaiak.

Duela hiru aste herritar batek San Markon egindako animalien hondakinen aurkikuntza dela eta, Errenteriako Udalak ikerketa bat jarri zuen abian, gertaera horren nondik norakoak argitzeko, eta informazioa eguneratu du.

Fanderia auzotik igarotzen den Oiartzun ibaiaren ezkerreko ertzeko 300 metroko tarte baten ingurumena lehengoratzeko lanak bukatu dituzte.

Familiak eskuz esku programa aurkeztuko du Baketik erakundeak datorren ostegunean. Familientzako boluntariotza programa da, haur txikien hazkuntzan esperientzia duten pertsonak eta babesa, entzuteko eta gertuko akonpainamendua behar duten familiak lotzen ditu.