
Zabala Enea II gaztetxearen XXII. urteurrena biribiltzeko egun osoko egitaraua antolatu du Oreretako Gazte Asanbladak hileko azken larunbaterako.

22 kandela itzaliko ditu eraikinak aurki, eta urteurrena behar bezala ospatzeko egitarau oparoa prestatu du Oreretako Gazte Asanbladak.

Bertso afari elegantea, pala txapelketa, mendi martxa... Egitarau zabala antolatu du gazte asanbladak Zabala Enea II bizirik dela ospatzeko. Ateak zabalik dituztela oroitarazi dute.