
ELAk mozioa eraman du, hiru puntukoa. Alde batetik, langileei babesa eskaintzea; bestetik, aldundia premiatzea, gatazka konpon dezan; azkenik, greba egunetako dirua itzultzea.

Oiartzungo zaharren egoitzak hainbat alorretan euskarak duen presentzia saritu dute.

Eskualdean lan asistentzialetan ari diren emakume langileen testigantzak bildu ditu Oarsoaldeko Itaiak. Lehena pasaitarra da.

Ikasgela utzi eta zaharren egoitzara joan dira Koldo Mitxelena ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak; han egin dute goiz pasa eta aritu dira berriketan, kantuan eta jolasean.

Pasaiako Zaharren Etxeko langileek kobratu gabe jarraitzen dutela salatu du LAB sindikatuak.

Gabierrotako zaharren egoitzan kontzertua egingo du Errenteriako Musika Bandak igandean, hilak 12.

Pasaiako EH Bilduk jakinarazi duenez, beren ekimenez aurkeztutako mozioa, "ia aho batez" onartu dute aldundian lehengo astelehenean.