
Komunitate gisa erantzun trinkoa emateko gai izan zela Errenteria-Orereta pandemiaren lehen agerraldian ezarritako etxealdian ekarri du gogora alkateak.

Gurutze Gorriaren ekarpenari esker udalaren 010 telefono zenbakia asteburu eta jaiegunetan ere martxan izango da.

333 errenteriarrek eman dute izena Zaintza Sare Komunitarioan boluntario lanetan aritzeko. Helburua, herritar zaurgarrienengana heltzea, babesa eta zaintza komunitarioa eskaintzea beraien oinarrizko beharrei erantzunda.