
Amazonek gune logistiko berria Lanbarren industrialdean kokatu behar duela ezagutarazi zuenetik hamaika izan dira protestara jo duten eragileak. Tokiko merkataritza kolokan dagoela diote denek.

Hondarribiko Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorra HAPO, bertan behera utzi du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak pasa den astean. Plan horren barruan kokatzen zen Zaldunbordako makro outleta eraikitzea, eta azken hori ere, bertan behera utzi du epaitegiak.

Lezoko EH Bildu haserre dago, alkateak eragotzi zuelako Euskaldendak-ek aurkeztutako mozioa azken udalbatzarreko gai ordenean sartzea,

Udalak aho batez egin du bat mozioarekin, eta tokiko merkataritza txikia sustatzearen alde egin du.

Hondarribian, Gipuzkoako Foru Aldundian eta Eusko Jaurlaritzan indar nagusia den EAJri "merkataritza talde handiei mesede egingo dien eta tokiko merkataritza eta kalitatezko enplegua kaltetuko dituen" Zaldunbordako proiektua gerarazteko beharrezko baliabide eta mekanismoak martxan jar ditzan eskatu dio.
