
Joan den larunbatean errepikatu da kale zurrutarekin eta parranda giroarekin lotutako egoera, eta hainbat txikizio ere egin ditu talde batek. Bizilagun batzorde sendoa eratzea erabaki dute gaurko batzarrean.

Erosketak egiteko bederatzi orga aurkitu ditu bizilagun batek ibaian; horrelakoak aurkitzen dituzten lehenengo aldia ez dela salatu dute sareetan.

Udalaren kudeaketarako ezgaitasuna agerikoa dela iritzi diote eta barruti bakoitzaren gabeziekin zerrenda osatu dute; zikinkeria eta aparkalekua aipatu dituzte.