
Itzulia Women 2022ko azken etapa bitan pasako da Errenteria-Oreretatik, eta horrek, aldaketak ekarriko ditu zirkulazioan eta garraio publikoan.

Hilaren 7tik 13ra informazioa emango diete udaltzainek ibilgailu horien erabiltzaileei; hilaren 14tik 20ra, arau-hausteak baleude, isunak jarriko dituzte.

Auzoaren mugikortasuna hobetuko lukeela aldaketa horrek uste du alderdi sozialistak.

Mugikortasunean egongo diren aldaketek Donibane, San Pedro eta Trintxerpe barrutietan izango dute eragina. Pasaiako Udalak garraio publikoa lehenestea eskatu du.

Lasterketaren lehen etapak herria zeharkatuko du hilaren 20an, eguerdian. Hainbat bide moztuta egongo dira eta garraio publikoari ere eragingo dio Itzuliak.

Pablo Malo zuzentzen ari den Lasa eta Zabala filmaren hainbat eszena grabatuko dituzte igandean eta astelehenean Hendaian, eta hori dela eta Tunel eta Aizpurdi karriketan ezingo da zirkulatu, ez eta aparkatu ere. Igandean 12:00etan itxiko dituzte aipatu bi karrikak trafikora eta asteleheneko 20:00ak arte izango dira itxita. Astelehenean, horrez gain, aparkatzea debekatuko dute, 17:00etatik 20:00etara, Aizpurdi karrikan Marechal de Lattre de Tassigny eta Aliatuen karriken artean eta Tunelgo karrikan, Antzokiko eta trenbideko karriken artean.