
Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Orereta Ikastolak, Biriatu, Hendaia eta Ziburuko ikastolekin elkarlanean antolatutako ekintzen berri eman du.

Pandemiak ikasleen arteko hartu-emana eragotzi arren, aurten ere askotariko ekimenak egin dituzte. Laburpen-bideoa ikusgai dago jada.

Orereta Ikastolako bosgarren mailako hamazazpi ikasle bertara joango dira Hendaiako Ikastolak Santiago Zubian hartua duen kilometroa Zubiak eraikiz hitzarmeneko beste ikasleekin batera egitera.