
Karlos Saldise Korta omendu zuten ostiral arratsaldean Lezon. Haren borrokaren zilegitasunak egun ere indarrean dela adierazi zuten.

Hurrengo hitzordua Trintxerpen izango dute larunbatean, hilak 24, Gipuzkoako Batel Ligako hirugarren jardunaldia jokatzeko.

Emakumeen Etxean elkartu dira gaur bilduma aurkezteko. Zenbait testuren egileak, protagonistak eta diseinatzaileak izan dira agerraldian.

Altzaten eraikiko dute Musika eta Ahotsaren Etxea. Udalak 4.800.000 euro bideratuko ditu proiektu horretara.

Kulturartekotasuna lantzeko bidean antolatu dute 'Ihotiak Oiartzundik mundura' saioa. Hilaren 29an izango da, pleno aretoan.

Datorren ikasturterako matrikulazio kanpaina otsailaren 2tik 13ra arte izango da zabalik.

Oiartzungo Udalak 2026rako osatu duen kontratazio planaren berri eman du. 35 kontratuek herritarren bizi kalitatea hobetuko dutela dio Joana Mendiburu alkateak.

Stop Kaleratzeak plataformak agerraldi jendetsua egin du gaur goizean Donostiako Bulebarrean; etxegabetze demanda jaso duten familietako bi Errenteria-Oreretakoak dira.

Portuan eta Luzuriagan lan egin zuen Alejandro I.E. birikako minbiziagatik hil zen. Eritasuna amiantoaren eraginez izan zuen.

Gazteen motibazioak aldatzen ari direla ikusita, Pasaia Badia Aktiboak 14 eta 17 urte arteko gazteei begirako fitness saioak sortu ditu, taldean entrenatzeko eta balioekin hezteko.

Hilaren 31n egingo du Zabala Enea II Gaztetxean lehiaketa hori, eta Oarsoaldeko hainbat artista ariko dira oholtza gainean.

Patata Tropikala antzerki konpainia pasaitarrak 'Lamiaren ispilua' obra taularatuko du igandean Juanba Berasategi aretoan, 17:30ean.

Oiartzungo Oiarpe klubeko kirolariek zenbait partida jokatu dituzte Euskal Herriko hainbat txokotan. Ikusi emaitzak hemen.

Materreko kideek hilabeteroko itsas hondakin bilketa egingo dute hilaren 25ean Donibaneko Alabortza senadian, 11:00etatik 13:00etara.

Hilaren 23an (ostirala) egingo dute bisita gidatua, baina parte hartzeko izena eman behar da hilaren 21a baino lehen.

Itsasmendik antolatuta, larunbatean (hilaren 24an) egingo da urteko lehen dantzaldi herrikoia, Donibaneko Santiago plazan, 12:00etan.

Bihar, hilaren 17a, larunbatarekin, Nigeriako Kontsulatua Errenteria-Oreretan izango da.

"Akatsa" da sozialistentzat Topoaren kotxera zaharretan 200 alokairu publikoko etxebizitza egiteko proiektua txertatu ez izana hasierako txostenean.

Raquel Dominguez farmazialariak eta Xabi Rodriguez kirol orientatzaileak 'Hipertentsioa: bizimodu osasungarria izateko gakoak' hitzaldia eskainiko dute hilaren 21ean Kultur Etxean, 12:00etan.

Pasaiako Portu Agintaritzak arrantza lonjaren eraikin nagusia Bokana izeneko gastronomia proiektuari esleitu dio.