Festak (Lezo): Hegan eta Irriz Kroketa Jaia
Markelen Irria eta Juneren Hegoak elkarteek Hegan eta Irriz Kroketa Jaia egingo dute hilaren 29an (ostirala da) Lezon. Karlos Saldise plazak jasoko ditu bi eragileek antolatu duten elkartasun festaren jarduerak. Hemen egitaraua:
- 16:30. Real Sociedad Fundazioaren eskutik, puzgarriak.
- 17:00. Eskulanak.
- 18:30. Jaixkipe txaranga.
- 19:00. Bidasoako Erraldoiak taldearekin kalejira.
- 20:00. Zumba saioa Irene eta Bearekin.
- 21:00. Sari banaketa.
- 21:00. DJ Juanorekin, disko festa.
