Atal honetan Errenteria-Orereta, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako herri eta auzoen festa eta ekitaldi berezien informazioa aurkituko duzu.
Albisteak, festa egitarauak, argazkiak eta bideoak izango dituzue ikusgai hemen.
Atal honetan Errenteria-Orereta, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako herri eta auzoen festa eta ekitaldi berezien informazioa aurkituko duzu.
Albisteak, festa egitarauak, argazkiak eta bideoak izango dituzue ikusgai hemen.
Ostegunean hasi, eta gaur bukatuko da Oiartzungo Garagardo Festa. 19:00etan zabalduko dute Madalensoro plazako karpa.
Hilaren 26tik 28ra Karlos Saldise plazak hartuko du Tiñelu elkartearen hamargarren Garagardo Festa. 130 boluntario arduratuko dira den-dena egoki bideratzeaz.
Santakrutzen barruan, Josetxo Etxandi pilota oroitaldiaren finalak jokatu ziren asteburuan. Ikusle asko, eta denak gozatzen.
I-14aren ajerik ez atzo Lezon. Artzain eta inudeen desfilean ehunka lezoar batu ziren, igandeari izaera berezia emateko.
Egun handia gaurkoa Lezon. Goiza bete-bete joan da, eguraldi aproposarekin. Eguerdian herritarren urakana iritsi da.
Herri mailako txapelketan 41 bikotek eman dute izena. Txapelak banatzeko partidak igandean dira, 17:00etan hasita.
Gaur egin dute ostiralean hasiko diren Santakrutz Jaien aurkezpen ofiziala. Ia 60 ekitaldi daude iragarrita, askatasunean eta seguru bizi beharrekoak denak.
Haizetea espero da Lezon ostiraletik hilaren 16ra. Santakrutz Jaiak datoz, aire askoko ekitaldiz jositako egitarauarekin.
Santakrutz Jaiak askatasunean eta erasorik gabe bizitzeko deia egin dute Iruntzenek, Gaxuxak eta Piztu Lezok.
Gazte Eguna izango da bihar Lezon. Gazte Olinpiaden finaleko herri kirol probekin hasiko dute eguna, eta paella irentsi ondoren euskal zumba, elektrotxaranga, erromeria eta musika elektronikoa iritsiko dira. Piztu Lezok gustuen fusioa bilatu du.
Barrutiko festa txikien agertoki nagusia Biteri plaza izanen da. Ostiralean hasi, eta igandean bukatuko dira.
Ostiralean hasi eta igandean bukatuko dira San Pedroko festa txikiak. Osotara 24 ekitaldiko menua prestatu du Jai Batzordeak.
Hurrengo asteburuan ospatuko diren jaiek badute kartela. Kalean da jada irabazlearen lana.
Zirku tailerra, dantza, poesia irakurraldi hizkuntz anitza... diziplena denek, eta pertsona guztiek dute leku Atlantikaldiaren Artxipelagoan.
Emozio eztanda atzo Lezon santakrutzen lehen egunean. Elkarteen danborradek arras girotu dituzte kaleak eta plazak.
Gaur hasi eta astelehenera arteko festa aroan sartu dira lezoarrak, aurten bigarrenez. Biharkoa da festen egun handia.
Hilaren 16an, Baserritarre Egunean egingo dituzte bi bertso bazkariak, Ixkulin eta Tiñelu elkarteetan. Ondoren, plazara eramango dute bertsolaritza.
Brigadan eta udaltzainetan errefortzu bezala lan egiteko deialdi azkarra egin du udalak. Lau eguneko kontratua izango da, hilaren 13tik 16rakoa.
Ostiraleko arratsaldetik igandera bitartean bada zer egin Altamira auzoan. Haur, gazte eta helduentzako ekitaldiak daude.
Hondarribia Donostia nahiz Irunekin lotzeko Lurraldebusen gaueko zerbitzuak indartuko ditu aldundiak festak bitartean.
Oarsoaldeko herrietako festetako egitarauak egunez egun jarraitzeko, joan OARSO BIDASOKO HITZAren agendara.