
Larunbatean izango da batzarra, eta Oiartzun Burujaberen ibilbidea partekatzea eta proiektu estrategikoak aztertzea izango dira helburuak.

Ikasturte bukaeran itxiko dutela adierazi dute ikastetxearen arduradunek. "Aldebakarreko erabaki horrek 30 langile ingururen lanpostuak kolokan jarri ditu".

Zaurgarritasun egoeran dagoen familiak iazko uztailaren 15erako zuen kaleratze data, baina herritarren presioak eta alkatearen esku hartzeak bankuak behin behinean bertan behera uztea ekarri zuen; Caixabankek beste kaleratze egun bat eskatu du orain eta martxoaren 5a ezarri du epaileak.

Zaporeak-ek jaialdiko jantoki solidarioa kudeatuko du, eta ISHk 'Aita Mari' sorospen ontzia bisitagarri egingo du.

Eskola Feministak martxotik ekainera izango duen programazioa aurkeztu dute gaur Itsaso Cruz Berdintasun zinegotziak eta Amaya Cuesta Berdintasun teknikariak.

BIBE proiektuaren jarraipena izango da, eta bizitza betearen gainean hausnartzeko gunea. Lehen saioa ostegunean egingo dute.

Jaialdiak Zaporeak eta Itsas Salbamendu Humanitarioa erakundeekin duen lankidetza berritu du. Bide horretan, herritarrei irekitako topaketa bat antolatu dute hilaren 17an San Pedroko lonjan, 18:30ean.

Papresako zuzendaritzak enpresaren salmenta, makina produktibo baten gelditzea eta 110 langileri eragingo liekeen Enplegu Erregulazio Espedientea aplikatzea aztertzen ari da.

Ilustratzailea eta diseinatzaile grafikoa da Mikel Urtasun. Hasieratik zail egin zaio mundu horretan murgiltzea eta pasioa ogibide bihurtzea.

Jardunaldia antolatu du TEKSek hezkuntza komunitateari begira; hilaren 25ean egingo du, Torrekuan.

Kolaborazioak aurkezteko epea, maiatzaren 3ra arte izango da zabalik.

Auzoetarako jaietako diru laguntza 2.500 eurora mugatu duela aurten esan du alderdi sozialistak, eta "murrizketa estalitzat" jo du.

Ibaiondo etxeko gastuei aurre egiteko festa egingo dute otsaileko azken ostiralean. Kantu afarirako txartelak, Tiñelun salgai.

16:30etik 20:10era eman ahal izango da odola, eta parte hartu nahi duenak aurretiazko hitzordua eskatu behar du.

COVID-19aren eraginagatik itxi zen Pontikako erretiratuen elkartearen taberna. Horrela, erretiratuen elkarte guztietako tabernak izango dira martxan.

Gaur otsailaren 13a da, Torturaren Aurkako Eguna Euskal Herrian. Egun horren harira, kartelak eta muralak jarri dituzte Errenteria-Oreretan eta Oiartzunen.

Pasaiako eta Lezoko Mintzalagun egitasmoak argazkigintza ikastaro bat antolatu du. Hilaren 26an izango da, Katiuskak Donibanen duen estudioaren parean.

Martxoaren 8aren harira antolatu dute eta bi egun lehenago egingo dute, martxoaren 6an, ostirala, Merkatuzarren.

Pasai Antxoko Odol Emaileek odol erauzketak egingo dituzte hilaren 18an Antxoko anbulatorioan, 16:30etik 20:30era.

Duela hiru aste herritar batek San Markon egindako animalien hondakinen aurkikuntza dela eta, Errenteriako Udalak ikerketa bat jarri zuen abian, gertaera horren nondik norakoak argitzeko, eta informazioa eguneratu du.