Jarraipen handia izan du Errenteria 2040 prozesuaren diagnostikoak. Orotara, ehundik gora herritarrek hartu dute parte antolatutako saio irekietan.
Errepublikaren aldeko aldarria egingo dute igandean, hilak 13, Errenteria-Oreretako kaleetan. Pikoketa Errepubikazaleen elkarteak egin du deialdia.
Gernika-Palestina Herri Ekimenak deitutako elkarretaratzeak egin ziren atzo arratsaldean Oarso Bidasoko herrietan.
Gernika-Palestina Herri Ekimenak deituta elkarretaratzeak egingo dituzte Euskal Herri osoan bihar. Errenteria-Oreretan ere deitu dute 19:00etan Herriko Plazan.
Maiatza Antifaxista izenburupean, hainbat jarduera izango dira Oarsoaldean eta Bidasoan maiatzean zehar.
Euskal presoak erdi-erdian jarriko ditu Sarek antolatutako hitzaldiak. Etxeratze prozesua izango dute hizpide Onintza Ostolaza abokatuak eta Beñat Uribe-Etxeberria Sareko kideak.
Data berdintsurako jarduerak antolatzen ari ziren Oiartzungo Gure Esku eta Olarri dantza taldea, eta elkarri traba egin beharrean 'Herri libre bat!' egitarau bateratua sortu dute.
Kaliforniako Unibertsitateak eta The Packard Umanities Institute-ek 1936ko estatu kolpearen ondorengo irudiak digitalizatu ditu; Oiartzun ageri da zenbaitetan.
Israelek su-etena hautsi eta asteartean 400dik gora palestinar erail izana salatzeko elkarretaratzea antolatu zuen atzo Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak Iztietan.
Sare dinamikak eta Etxerat elkarteak antolatutako azken ostiraleko dinamikaren lekukoa mugimendu feministak hartuko du hilabete honetan. Hilaren 28an izango da azken ostiraleko mobilizazioa 19:30ean.
'Oiartzuarra naz ta harro noz!' materiala eta Gure Eskuren elastiko berria egongo dira salgai. Oiartzungo plazan jarriko dute postua.
Gernika-Palestina Herri Ekimenak deitutako mobilizazioa egingo dute bihar (asteartea) 19:00etan Antxoko Biteri plazan.
Gernika-Palestina Herri Ekimenaren deialdiari jarraiki, Palestinako genozidioa salatzeko elkarretaratzea egingo dute asteartean Lezon.
Gaur izango da antolatutako hitzaldi sortaren artetik lehena. Andoni Olariagak, 'Euskal matxinada, genealogiak eta egungo eztabaidak' liburua aurkeztuko du.
Dokumental luze onenaren Oscar saria irabazi du ikus-entzunezkoak. Hamdan Ballal lanaren zuzendarietako bati eraso egin diote berriki kolonoek.
Proiektu hori ezinbestekoa jo dute sozialistek "babestutako etxebizitzaren eskaintza handitu eta familia askoren egoera arintzeko".
0-3 urte tartekoentzat doaneko plaza publikoak ezabatuko direla salatu dute sozialistek. Udal gobernuari erabakia berrazter dezala eskatu diote.
Gure Eskuren elastikoez gain, Oiartzungo plazan, 'Oiartzuarra naz ta harro noz!' materiala erosteko aukera ere izango da.
Pasaiako EAJk adierazi du "garrantzitsua" dela herritarrak etxeko hondakinak behar bezala kudeatzeko beharraz kontzientziatzea; baina alor horretan pausoak emateko, udalak herritarren esku baliabideak jarri behar dituela nabarmendu dute.
Oiartzungo Ernaik Independentzia Eguneko egitaraua argitaratu du; afarirako izena eman behar da aurrez. Hamar euro balio du sarrerak.