Herriak egin du aukera eta marrazki bizidunak izango dira Inauterietako protagonistak.


Oso txarra izan da asteburua herriko kirol taldeentzat. Nagusien talde guztiek galdu zuten eta maila guztiak kontuan izanda lau garaipen baino ez ziren egon: futboleko kadeteen lehen taldearena eta Haurren Mailakoena, eskubaloiko kadeteena eta saskibaloiko neska gazteena.



Hondakinen bilketa sistema berriaren lehen eguneko balorazioa egin du udalak eta bere "poza" adierazi nahi izan du. Era berean, "pazientziaz" jokatzeko eskatu die herritarrei "zenbait akats detektatu eta zerrendatu" dituztelako. Atez atekoaren aldeko herritar taldea ere "pozik" agertu da sistemarekin eta hautetsiek egindako lana goraipatu du.

Mollie Malonen ipuin sinestezina familientzako antzezlana taularatuko dute igandean, hilak 5, Itsas Etxea Auditoriumean. 18:00etan hasiko da eta sarrerak 3 euro balio du. Zuzendaria: Begoña Bilbao. Aktoreak: Alfonso Diez, Iraitz Lizarraga eta Aitor Fernandino.

Txingudi Korrika herri lasterketa egingo dute gaur, 16:30ean Hendaiatik abiatuta. Irun zeharkatu ondotik Hondarribiko Hondartza kiroldegiko atletismo pistan bukatuko da lasterketa.



Gaur arratsaldean zabaldu dute, eta igandera arte dago zabalik

Legegintzaldiko azken txanpara iristear, ohiko plenoa egin zuten atzo ilunabarrean.

Alkatetzarako hautagaiak banan-banan azaltzen dira euren burua aurkeztuz.

Zero Irain kanpainaren segida da whatsapparen gaineko hausnarketa eta eskolako Elkarbizitza Behatokiak antolatu ditu ekintzak

Aurreko udalbatzarrak ez bezala, azkarra izan da azkenekoa

Maiatzaren 9an izango da jaia Doneztebe plazan; egun osoko egitaraua prestatu dute. Hirugarren urtez izango da jaia

Hiru asteko iraupena izango du ikastaroak

Luis Landero idazlearen 'El balcón en invierno' liburuaz ariko dira

Jon Ander Arregi Fracking ez Gipuzkoa taldeko kideak emango du hitzaldia; Elorsoro kiroldegian izango da, bihar, hilak 29.