Herriak egin du aukera eta marrazki bizidunak izango dira Inauterietako protagonistak.



Asteburuan primerako giroa izan da Donibaneko Santio jaietan. Santio, Santa Ana eta San Pantaleon, guztiak ospatu dituzte jada Donibanen. Oraindik, baina, San Inazio dute ospatzeke, eta jaietarako azken txanpari begira indarrak berreskuratzeko helburuz, gaur, atseden eguna egingo dute San Juanen.

Batelerak ontziak asteburuko bi estropadak irabazi ditu, emakumeen Euskotren Ligakoak. Bigarrena, bietan, Hibaika izan da. Horrela, Getxon eta Zierbenan lortutako garaipenei esker, ligaren lehen postua irmo hartu dute arrosek, liga hori bukatzeko bi jardunaldi falta direnean. Ia eskura dute liga. beraz, baldin eta azken bi estropadetan Hibaikak perfekzioa lortzen ez badu.

Gaur, 19:30etik 21:00etara, banatuko dituzte Oiartzungo festen barruan egingo duten Gazte Eguneko kamiseta. Landetxe plazan egingo dute banaketa hori. Abuztuaren 5ean da herriko jaietan gazteen eguna.

Atzo arratsaldean hil zen, 66 urterekin. 1995 eta 2007 urte artean Hondarribiko alkate izan zen.


Goizeko lehen ordutik dira Puerto III kartzelan fmilikoak, baina oraindik ez dute askatu lezoarra

1985ean Guardia Zibilak atxilotu zueneko esperientzia kontatu du Arretxek

Borroka feministak Errenteria-Oreretan izan duen historia aztertzen hasi dira, eta hiru asteburu gehiago iraungo du

Sarek antolatuta hamarnaka lagun bildu ziren atzo Esmalterian; murala egiteaz gain, dispertsioari "golak sartu" zizkioten

Errenteria-Oreretako dantza konpainiak bost izendapen jaso ditu Max Sarietarako

Intxixu Trail-Girizia MLTko beste hainbat kidek ere parte hartu zuten Berako proban zein Estibalizgo Igoeran.

Errauste plantaren aurkako taldeak hondakinen karakterizazioa egin zuen larunbatean, edukiontzi berdeko zortzi poltsa irekita

Futbolean, Pasaiak 0-2 irabazi dio Gasteizko Aurrera taldeari

Maiatzaren 24an bozkatu ezin dutenei informazioa emango diete Alkartetxean.