Herriak egin du aukera eta marrazki bizidunak izango dira Inauterietako protagonistak.


Osoko bilkura egingo dute bihar, udaletxean, 19:00etatik aurrera udaleko zinegotziek. Denera 16 puntuko gai ordena dute aztertzeko hautetsiek.

Lehen Mailako C multzoan jokatuko du. Hamasei taldeko multzoa da, bederatzi gipuzkoar, hiru nafar, hiru bizkaitar eta Kantabriako bat.

Santiago egunean (ostiralean) eta San Inazio egunean (hilak 31) hondakinak bilduko ez dituztenez, hainbat aldaketa izango dira zerbitzuan. Hona udalak iragarritako aldaketak, barrutiz barruti:

Prozesioan bildu dira gaur Errenteria-Oreretako jaietan goiztiarrenak. Ohi bezala, Josekundeko Andra Mariaren elizara eraman dute gaur goizean Ama Birjina, eta han emango ditu jaiak, Santio Egunean berrira ermitara itzultzeko.

Ostegunean hasiko dira jaiak Pasai Donibanen eta San Inazio egunean bukatuko dira. Tartean, derrigorrezko urteroko zitak izango dira Donibanen: Habanerak Santa Ana egunez, sardina jatea San Pantaleonen, batelarien estropada San Inazio egunean,... horiek eta beste hamaika jarduera prest ditu jai batzordeak datozen egunetarako. Hona egitaraua.

19:00etan hasi dira madalenak. Txupina bota dute Errenteria Musikal Kultur Elkarteko kideek nahiz Mindara elkarteko Mikel Izagirrek. Eta festa lehertu da, batez ere, Zentenarioa pasodoblea saltoka dantzatu dutenean Herriko Plazan zeuden ehunka herritarrek. http://youtu.be/JTgiVPvME8c?list=UUEIzgOdeRanRBrYIDGVV_0A

Hamazazpigarren urteurrena ospatzeko lau kontzertu emango dituzte, Gasteiz, Bilbo, Doonostia eta Hondarribian. Brucknerren Romantika sinfonia interpretatuko dute.

Oiartzungo Udalak jakinarazi du Oiartzun 2014 urtekaria (eta jaietako egitaraua) nahiz Mugarri saileko liburu berria ostiraletik aurrera erosteko aukera izango dela. Lehenak lau euroko prezioa du, eta bigarrenak 12koa.

Iristear dira madalenak. Asteburuan aurreko ekitaldiak egin ondoren, 19:00etan hasiko dira Errenteria-Oreretako festak. Ondorengo bideoa iazko txupinazokoa da, ikusgarria. http://youtu.be/8-Iby97-rMU

Joxerra Perez de Renteriak Cambios izeneko erakusketa jarri du Oiartzungo udaletxeko areto nagusian, hilaren 30a bitarte. Bere ibilbide profesionalean emandako aldaketa islatzen dute bere lanek.

Ingelesa, arabiera, errumaniera, gaztelania eta euskaraz argitaratu du gida udalak

Herrian ustez izan diren hiru eraso sexista salatzeko herritarrak mobilizatzera gonbidatu ditu talde feministak.

2011. urteko martxoaz geroztik gainditu gabeko eskala kopurua izan da azken hilabetekoa

Hileroko manifestazioa egin dute Errenteria-Oreretan, Duintasunak eta beste hainbat elkartek deituta

Euskara, arabiera eta ingelesa uztartzen dituen filmean gizon eta emakume euskaldunez osatutako behatzaile talde batek Palestinara egiten duen bidaia ikusi ahal izango da, nekazaritza eta arrantzan lan egiten duten emakume eta gizonen bizitza nolakoa den ikusteko.

6.437 familiek dute kubo marroia; izena emateko bulegoa gaur ireki dute berriro

Pasaiak puntu baliotsua erdietsi du Arenasen kontra bana berdinduta

Askatasun haizea dabil izenburupean, herriko kirolariak aizkoran eta trontzan aritu ziren arratsaldean. Ondoren, joaldunek plaza ingurua euren doinuekin hartu zuten.