Albisteak

Herritarrek deialdi ikusgarria egin dute larunbaterako, Gure Esku Dagok deituta

Larunbatean Zurriolara joateko eskatu dute kandelak piztuta; aterkia eta zira lortzeko txartelak Xenpelar kultur dendan eros daitezke 5 euroren truke. http://youtu.be/SFiM40rdff4

olatz mitxelena

Iurritako presa eraisteko bidea has dadila eskatu du Eguzkik

Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak, bai Oiartzungo Udalari zein Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu die Iurritako presa eraisteko bidean urratsak egin ditzaten. Izan ere, horren kontzesioa, Eguzkiren arabera, ez da aspalditik erabiltzen.

Abotsanitzek Elgorriagaren aldeko manifestaziora joateko eskatu du

Hondarribiko Abotsanitz ezker abertzaleko taldeak elkartasuna adierazi dio Tomas Elgorriagari eta astelehen arratsaldean Estradiziorik ez. Euskal preso eta iheslariak etxera lelopean San Pedro kaletik irtengo den manifestaziora joateko deia luzatu du. 19:30ean hasiko da ekitaldia, Azeri elkartearen paretik.

hondarribiko hitza

Mugarriak ezartzeko eskaria bihar aurkeztuko du udalak

11:00etan entregatuko dute eskaria, aldundiak Donostiako Gipuzkoa plazan duen egoitzan

olatz mitxelena

Hondarribiko kirol taldeen asteburuko emaitzak

Futboleko lehen taldeak ligako aurreneko garaipena lortu zuen larunbatean etxean Beti Gazteren kontra, eta sailkapeneko azken postua utzi du. Gazte eta Kadete mailetako lehen taldeek ere irabazi zuten, ez ordea, nagusien bigarren taldeak, Preferentekoak. Eskubaloian, Hondarribiak gertu izan zuen garaipena, baina bi golez galdu zuen Elgoibarren kontra.

hondarribiko hitza
Gehiago