



Hondarribiko futboleko lehen taldeak Anaitasunaren kontra galdu du, kanpoan. Lehen Erregionalekoak, aldiz, Pasaian irabazi eta datorren urtean Preferenten jokatzeko urrats handia eman du. Eskubaloian, La Bacaladerak etxeko lanak egin ditu eta Amenabarren hutsa aprobetxatu du bigarren postuan sendotzeko. Ikusi emaitza guztiak.

Eguraldiak gehiegi lagundu ez zuen arren, jende askok parte hartu zuen atzo Itsas Mendik Jaizkibel barrena antolatutako ibilaldi neurtuan. Guztira 122 lagunek eman zuten izena; ibilaldi luzean 34 bikotek eta 27 bikotek laburragoan

Pasaiako Udal Gobernu Taldeak San Pedron eta Trintxerpen hondakinak atez ate biltzeko asmoa duela eta, kritiko mintzo da beste behin ere Pasaia Garbia plataformak. Salatu dutenez, herriari bizkar emanda ari da gobernua, "gure udalerrian atez atekoaren ezarpena geratzeko dagoen aldarri ozenari kasu egin gabe".


San Pedro eta San Martzial jaien larunbateko ekitaldiak.
