Albisteak

Gran Soleko 'sushi faltsua' da Gipuzkoako pintxorik onena

Hondarribiko Gran Sol tabernak irabazi zuen du 2014ko Gipuzkoako Pintxo Txapelketa, Bixente Muñozek sortutako sushi faltsua pintxoagatik. Bixenterekin batera, bere anai Mikel eta Mika Pop aritu ziren sushi faltsua pintxoa prestatzen atzo Donostiako Bataplan diskotekan egin zen finalean.

hondarribiko hitza

PSE-EEk informazio falta eta opakutasuna salatu ditu

San Pedron eta Trintxerpen atez atekoa noiz eta nola ezarriko duten esan dezaten eskatu diote sozialistek alkatetzari Pasaiako PSE-EEk udal gobernu taldeak San Pedron eta Trintxerpen hondakinak atez ate biltzeko sistema noiz eta nola ezarriko duen jakin nahi du, eta informazioa eskuratzeko " deialdi ofizialik ezean" alkatetzari idaztiz eta formalki informazio eskaera igorri diola jakinarazi du publikoki.

olatz mitxelena
Irungo Ospitale Zaharrean egindako tailerra

Behi bi blues bikotearen kontzertua Luzuriagan

Blues doinuek hartuko dute Luzuriaga ostiralean. Behi bi blues taldeak eskainiko du kontzertua, 19:00etatik aurrera, Luzuriaga martxan iniziatibaren eskutik. http://youtu.be/RR3L9iD9MW8

olatz mitxelena
Irun Laben aurkezpena Irun Factoryn

17 saltoki eta 16 artista elkarlanean Irun Laben ekitaldi berrian

Irun Lab sormen pilulen ekitaldi berri bat aurkeztu dute gaur goizean Miguel Angel Paez Merkataritza eta Garapen Eonomikoko delegatuak, Xabier Danboriena Menaje Kolon dendako arduradunak, Sonia Parada ETH hoteleko ordezkariak, eta Ana Alzola eta Monica Gonzalez artistek. Irungo saltokien eta bertako sortzaileen arteko elkarlana bultzatzea, zerbitzu eta produktu berritzaileak eskaini ahal izateko da Irun Lab iniziatibaren helburu nagusia.

irungo hitza

Barnetegian, "euskararen mugak hausten"

Euskaltegian ikasitakoa praktikan jartzeko barnetegian izan dira udal euskaltegiko irakasle eta ikasleek, mintzapraktika egiten. Martindozenea aterpetxean hartu dute ostatu, eta besteak beste, Plaiaundiko Parke Ekologikoa, Hondarribiko Erdi Aroko Azoka, Hendaiako Antoine d¨Abaddiren gaztelua eta Oiasso Museoa bisitatu dituzte.

olatz mitxelena
Gehiago