Albisteak

Hondarribiko kirol taldeen asteburuko emaitzak

Hondarribiko futbol elkarteko nagusien bi taldeek husna egin dute asteburuan, Ohorezko Mailakoak Bergaran eta Lehen Erregionalekoak etxean Mutrikurekin. Bi berdinketek euren postuari eusteko balio izan diete. Neskek, baina, porrot mingarria jaso dute Eibarren. Asteburuko albiste onena La Bacaladerak eman du igoera fasea jokatzeko lehian, bigarren postua berreskuratu baitu Erandiori irabazita.

oarso bidasoko hitza
Andaluzia Eguna

Kimutx aurkeztu dute, mitologia ardatz

Euskal mitologia ardatz duen Kimutx proiektu pedagogikoa aurkeztu dute gaur arratsaldean Oiartzungo udal aretoan. Hamarnaka haur eta guraso bildu dira bertan, Martin txiki, basajaun, aker eta gainontzeko lagunak gertutik ezagutu, eta haiei lotutako ipuin, kanta eta bertsoekin gozatzera. http://youtu.be/kibTWXVoDJY

olatz mitxelena

Lezon ez dute Espainiako bandera nahi

Ikurrinaren Aldeko Eguna egiten ari dira gaur Lezon. EAEn Espainiako Gobernuak duen ordezkariaren eskaeraren harira auzibide guztiak agortuta, derrigor jarri beharko dute udaletxean Espainiako bandera, eta horren harira horren kontrako eta ikurrinaren aldeko mobilizazio eguna egiten ari dira Lezon http://youtu.be/YYls8Ml0dyI

Palak eta eskorgak, hondakinen artean ametsak pilatzeko

Laugarrenez bildu dira gaur antxotarrak Luzuriaga garbitzeko. Palak eta eskorgak eskuan, nekaezin ari dira azken urteetan bertan pilatu den zikinkeria mordoa jasotzen. Eta ez da zeregin makala, era guztietako hondakinek eraikina hartuta baitute goitik behera. Baina antxotarrei proiektuak ez zaizkie falta, eta horiei guztiei tokia emango dien gunea eskura edukitzeak ematen duen bultzada eta ilusioarekin eskuz esku ari dira lanean, martxan, etenik gabe. http://youtu.be/zYDuVwgzkEs

olatz mitxelena

Duela 30 urte sarraskia; gaur haizea, euria, isiltasuna, eta erantzulerik ez

Gaur bete dira 30 urte Espainiako Poliziak Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituela Pasaiako badiaren bokalean, Donibanen. Ekinbide judizial luze eta neketsuen ondoren, oraindik ere ez dago operazio horren erantzulerik. http://youtu.be/uYybzAq_3Go

olatz mitxelena

Moto erakustaldia kirol kaian

hondarribiko hitza

Musika eskolako helduen saioa

hondarribiko hitza

'Asier ETA biok', Itsas Etxean

Hilaren 13an, ostiralez, Asier ETA biok film luzea proiektatuko dute Itsas Etxea Auditoriumean, 20:00etan. Emanaldia euskaraz da eta sarrerak 4 euro balio ditu.

hondarribiko hitza
Markel Olano eta Xabier Iridoy Plaiaundin

Korrotik Gaubeara, Trintxer Mendi Taldearekin

Euskal Herriko Biraren barruko 24. etapa osatuko dute Trintxer taldeko mendizaleek igandean (hilak 15) Trintxer Mendi Taldeko kideak Ohi bezala Dax taberna parean jarri dute zita, 07:30ean

olatz mitxelena

Nahikari Otermin, Pasaiako EAJko alkategaia

Nahikari Otermin izango da datorren urteko udal hauteskundeetan Pasaiako jeltzaleen alkategaia. Gaur goizean aurkeztu du beren hautagaitza, Donibaneko Batzokian. Oterminekin batera, bertan izan da Pasaiako udal batzarretako buru Josu Urtizberea. Berak zehaztu duenez, aho batez onartu dute Pasaiako hiru batzarrek Oterminen hautagaitza. Azken legegintzaldiak Oterminek egin duen oposizio "eraikitzailea" eta "elkarlanaren alde egin duen apustua" nabarmendu dute.

olatz mitxelena

Atez atekoaren gaineko batzarrak deitu dituzte San Pedron

Astelehenean da lehen batzarra, euskaraz, eta asteartean bigarrena, gaztelaniaz; biak, 19:00etan, Udal Aretoan Urtea bukatu baino lehen hondakinak atez ate biltzeko sistema Pasaia osora hedatu nahi du udal gobernu taldeak, eta gaur goizean, bide horretan egin behar duten hurrengo urratsaren berri eman dute udaletxean, Pasaiako alkate Amaia Agirregabiriak, San Pedroko alkateorde Jose Luis Sanzek eta Aztikerreko teknikari Susana Martinezek.

olatz mitxelena
Gehiago