
Astelehenean, hilaren 5ean Herriko Plazan elkartuko dira 11:00etan, batzarra egin eta manifestazioa bertatik hasteko.

Beheko solairuan daude ikusgai baserritar jantziak, hamabost denera; guztiak XIX. mendeko jantzien erreplikak dira.

Martxan da Pasaiako Mintzalaguna egitasmoaren bosgarren ekitaldia. Programaren helburua da euskara praktika sustatzea era informalean. Talde txikitan gauzatzen da, astean behin.

Fanderia eta Gabierrota auzoak lotzen dituen bigarren oinezkoentzako zubia zabalik da berriro, konponketak bukatuta.

Programazio zabala eta askotarikoa urritik abendura Niessen kulturgunean eta Lekuona Fabrikan.

Lehen fasea Bizkaia plazaren inguruan, Juan XXIII kalean eta Donibane kalearen hasieran gauzatuko da, eta zortzi hilabeteko iraupena izatea aurreikusi dute.

'Itsasoaren Oroimena. Pasaiako objektuak, kontakizunak eta itsas bizitza' erakusketa parte hartzailea zabaldu dute San Pedroko lonjan.

Garagardo azoka, mendi martxa, tokiko produktuen azoka, bertso bazkari autogestionatua eta beste hainbat ekintzako egitarau oparoa antolatu du Oiartzungo Udalak herriko eragileekin batera.

Errenteriako Udalak eta Ametsak Sortzen Cohousing elkarteak prozesu berritzailea jarriko dute martxan: Etxebizitza kooperatiboa.

Gobernu taldeak soldatak izoztu dizkielako kexu dira udal langileak. Hiru elkarretaratze egingo dituzte urrian eta azaroan.

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Errenteria-Oreretan, Lezon, Pasaian eta Oiartzunen. Ikusi hemen zerrenda.

EAJren salaketei erantzun die EH Bilduren udal gobernu taldeak: "Datuak behar bezala interpretatzeko ezinbestekoa da datuak kontrastatzea".

Urriaren 3an hasi eta azaroaren 14an amaituko da. Arriskuan dagoen kultura ondarea ikusarazi eta hura nola babestu eta transmititu jorratuko dute.

Andreone udal liburutegiak zazpi ipuin kontaketa saio jasoko ditu urria eta azaroa bitartean- 4-7 adin tartekoentzat dira.

Astelehenean izango da elkarretaratzea Herriko Plazan, 19:00etan.

Lehen proiekzioa bihar (larunbata) izango da, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, 17:30ean. 'Tafiti eta bere lagunak' da lehen proposamena.

Hilaren 10ean eta 11n Stickfighting topaketa egingo da Ibaiondo frontoian. Erakustaldiak eta tailerrak egingo dituzte.

Antxoko Mutxikoen elkarteak eta Alarkide taldeak mutxikoak egingo dituzte bihar (larunbata) 12:00etan, Gure Zumardian.

Hondakinak gaika bildu eta birziklatzea da helburu nagusiena, "errefusagatik ahalik eta gutxien ordaintzeko". Horretan lan egiten duten aparteko erakunde publiko bat jardungo da hondakinen biltzean.

Arraguako bi logelako etxebizitza bat zozketatzen da. Urriaren 9ra arte dago epea alegazioak aurkezteko eta urriaren 20an argitaratuko da behin betikoen zerrenda.