Albisteak

Igandetik astelehenera zirkulatzea eta aparkatzea debekatuko dute Tunel eta Aizpurdi karriketan

Pablo Malo zuzentzen ari den Lasa eta Zabala filmaren hainbat eszena grabatuko dituzte igandean eta astelehenean Hendaian, eta hori dela eta Tunel eta Aizpurdi karriketan ezingo da zirkulatu, ez eta aparkatu ere. Igandean 12:00etan itxiko dituzte aipatu bi karrikak trafikora eta asteleheneko 20:00ak arte izango dira itxita. Astelehenean, horrez gain, aparkatzea debekatuko dute, 17:00etatik 20:00etara, Aizpurdi karrikan Marechal de Lattre de Tassigny eta Aliatuen karriken artean eta Tunelgo karrikan, Antzokiko eta trenbideko karriken artean.

hendaiako hitza
Urtarrileko plenoa
LAB, presoen eskubideen defentsan

Presoen aldeko aldarria lantokietara eraman du LAB sindikatuak

Presoen eskubideen defentsa lantokietara eraman nahi du aurten LABek eta gaur horretarako propio landu duten materiala banatu duten enpresetan. Horrez gain, eguerdian, elkarretaratzea egin dute Buenavistako sarrerako biribilgunean, Espetxe politika aldatu, etxera eta Euskal presoak lantokietara lemapean.

oarso bidasoko hitza

Oreretako EHEk testu lehiaketan parte hartzeko deialdia egin du

Testu guztiek Eta modu txarrean, 'háblame en español' hasiera izan behar dute. Apirilaren 12ra arteko epea izango da lanak bidaltzeko.

Gehiago