Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Besamotzaren besoa

HITZ HARTUAK

Marijo Telletxea
2020/09/04

Euskaraz badago hitz bat, besamotza, gabezia bat adierazteko ez dugun hura aipatzen duena. Maite dut hitz hori errealitatean ez bada ere, hitzak bere baitan falta dena duelako. Jakoba Errekondoren Besamotza olerkia musikatu zuen Joseba Tapiak letra biziari eta iradokitzaileari festa giroa erantsiz. Kantuan agertzen den besamotzak badu ezin edo gabezia hori, baina ondokoa limurtu eta bere egiteko gaitasuna da letrak agerian uzten duena. Ideia hori azpimarratu nahi dut gaur.

Entzun izan dugu ezintasun fisikoren bat edo bestelako mugaren bat dutenek aparteko dohain edo gaitasun batzuk garatzen dituztela: esate baterako, itsuek entzumen zoliagoa omen dute, ukimen finagoa eta abar. Badirudi ezinezkoa den eginkizun horretaz arduratzen den burmuinaren zatia ez dela ihartuta geratzen; aitzitik, beste funtzio batzuk hartuko ditu bere gain, eta horregatik garatzen ditu ohikoa baino handiagoak diren ahalmen batzuk. Pentsatzen dut besamotzari ere horrelako zerbait gertatuko zaiola, eta ondorioz, beso baten gabeziak beste trebetasun batzuen garapena ekarriko diola. Ikuspegi horretatik, esan daiteke ez dagoela galerarik, aldaketa baizik. Izatearen eta ez izatearen, edukitzearen eta gabeziaren arteko aldea ez baita erabatekoa izaten, eta guztiz osoa denik ez dagoenez, geure ezinei edo egin gabekoei begira sufritzen egon beharrean, duguna baliatu eta duintasunez geure modura bizitzeko ditugun baliabideak hartu behar ditugu gogoan.

Ikus dezagun, beraz, euskaldun gisa zer daukagun guk. Euskarazko kalitateko irakaskuntza, maila goreneko literatura, dantza moderno bikaina, lehen mailako zinema, abangoardiako antzerki emankorra, idazle klasiko eta modernoen itzulpen gero eta hobeak, pentsalari aurrerakoi eta aurreratuak, aldizkariak, sortzaileak, musikariak, marrazkilariak, zientzialariak, medikuak, margolariak, ikerlariak, enpresariak, nekazariak, abeltzainak, arrantzaleak, industria gizon-emakumeak… Gure bizitza osoa euskaraz egiteko moduan gaude, eta bizitza hori ez litzateke beste hizkuntzetan egiten dena baino eskasagoa, gazteleraz edo ingeleraz egiten dena baino pobreagoa. Maiz kantitateak itsutu egiten gaitu, gauza asko edukitzea, huts-hutsean, hobea dela pentsatzen baitugu.

Joan Mari Torrealdai agurtu dugu udara honetan tristura biziz, eta hark egindakoak eta egingai utzitakoak errepasatu ondoren, astindua are handiagoa izan da. Iruditu zait alimaleko ekarpena egina zuela, eta agian ez genuela behar bezala baliatzen, edo ez ginela, behintzat, behar bezala jabetzen horren guztiaren esanahiaz. Torrealdairen eta haren belaunaldiko pentsalarien eta ekintzaileen lanak euskaraz bizitzeko eta hizkuntza erdigunean jarrita kalitatezko ekoizkinak esku artean izateko aukera ematen digute, baina beldur naiz ez ote zaigun Sisifori harriarekin gertatua gertatzen, ez ote garen aurrekoena kontuan izan gabe beti hasieratik hasten.

Zenbat daukagu dagoeneko euskaraz egina? Uste duguna baino gehiago izan arren, transmisioak huts egiten duela iruditzen zait. Belaunaldi berrietako gazteek proposamen askatzaileak egin behar dituzte, eta horretarako bide berriak urratu irudimenaren eta adimenaren laguntzarekin.

Berritasunak ez dakar, besterik gabe, hobekuntza, baina jakina, aurrekoek egindakoa ezagutzeak esan nahi du haien ekarpenak jaso eta baliatu ditugula, eta egindako hutsetatik ikasiko dugula nola jardun. Baina zer erreferente dugu? Nondik jasoko dugu iraganean egindako lanaren emaitza? Bihotzez eta buruz bidea egin behar dutenek ba al dute iraganeko protagonisten ekarpenaren berri?

Joan Mari Torrealdai atsedenik gabe aritu zen euskarazko kalitatezko komunikazioaren eta komunikabideen alde, ohartzen baitzen egindakoa besteei erakutsi ezean, desagertu egiten dela. Horra gaur egungo herri baten izaera sendotzeko eta iraupenerako ezinbesteko eginkizuna: jakintzagai eta sormen lanen transmisioa. Oinarria finkatua dago, lur sendoa dugu, behar bezala harrotu eta ongarria ematen badiogu emaitza onak eta aberatsak izango ditugu.

Bai, Torrealdairen lanaz hausnartzea baliagarri izan zait konturatzeko gabezia batzuk izanagatik, besamotzak gainontzeko gorputz atalak baliatzen dituen gisan, guk ere beste gaitasun batzuk garatu ditugula euskaraz bizitzen laguntzen digutenak. Joseba Sarrionandiak dio euskara da nire territorio libre bakarra; hortaz, esan dezaket osoki euskaraz ari naizenean Euskal Herrian, hots, euskararen herrian bizi naizela, eta dena delako egoera edo hautua dela medio, gazteleraz edo frantsesez aritzean, Espainian edo Frantzian nagoela. Atera bitza bakoitzak nahi dituen ondorioak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.