Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Gutuna: "Arantxa Tapia andrea, hau da gure drama"

Idoia, Itziar, Ainhoa eta Leire Pikabea Almandoz
2020/03/24

Lehenengo hitzak zuretzat: aita, aitona, senarra! Eredu izango zara guretzat, zure elkartasun, maitasun eta eskuzabaltasunaz harro gaude.

Bestetik, eskerrak eman azken orduetan zuen maitasuna sentiarazi diguzuen jende guzti horri! Ehunka izan dira jaso ditugun hitz  goxo eta maitasun keinuak. Eskerrak ere Donostiako Ospitaleko Amara eraikineko langile guztiei, momentu gogorrenetan ere,  pairatzen ari diren baldintza kaxkarretan gurekiko izan duten begiruneagatik.
 
Eta azkenik zuri, Tapia andrea: drama da hamar egunetik gora etxean sartuta egotea Covid-19aren sintomak dituzulako, baina ez egin izana inolako probarik, aita ospitalean duzu eta ezin zara beregana joan ez dakizulako norbait kutsa dezakezun, ezin duzu amaren ondoan egon bera arrisku taldekoa delako eta agian kutsa dezakezulako.
 
Drama da aita hilzorian dela jakitea eta ezin izatea zure etxekoekin negar egin eta elkar besarkatzea.
 
Drama da aita hiltzea eta zuk zure etxean jarraitu behar izatea azken muxu bat emateko aukerarik gabe, arduraz jokatu eta ez duzulako inor kutsatu nahi, benetan kutsatuta zauden jakin gabe probarik ez baitizute egin.
 
Drama da 58 urtez zure ondoan egon den pertsonari agur goxo bat eman ahal ez izatea, arrisku taldekoa zarelako eta kutsatzearen beldur zarelako.
 
Drama da aitona izugarri maite zuten gazte eta ume horiek izugarri maite duten aitonaren agurrera joateko debekua izatea. Arrisku taldekoa den amonari besarkada bat ezin ematea. 
 
Drama da aita ospitalean bakarrik egotea bizitzako azkenetan denean eta itzaltzen ari denean, eta erantzukizunez arauak errespetatu behar izatea eta orduak pasatzen egon behar izatea okerrerenaren zain.
 
Drama da tanatorioan aita hauts bilakatu behar den une horretan etxeko bi pertsonak baino sarbidea ez izatea, kutsatze bat gertatu daitekeelakoan eta azken une horretan zure maiteen besarkada jaso ahal ez izatea.
 
Drama da aurreko egun guztietan eta baita hurrengoetan ere garraio publikoa hartu behar izatea lanera joateko, zazpi-zortzi ordu pasatzea jendearekin  harremanetan lanean, baina orduan kutsatzea badirudi ezinezkoa dela!
 
Idoia, Itziar, Ainhoa eta Leire Pikabea Almandoz, hilaren 22an hil zen Jesus Pikabearen alabak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.