Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Gutuna: "Bihotz handi bati"

2021/06/01
Ikerne Zarate Ikerne Zarate

Maiatzaren azken arrastoetan joan zara,isilik, bat-batean. Hutsuneak gogor estutzen du, eta bihotz minak lausotu dizkigu begiradak. Izan ere, danbateko handia izan da Asi, lurra dardarka jartzen duten horietakoa.

Bata bestearen atzetik datoz oroitzapenak, uneak, hitzak, irriak… eta mina, inpotentzia eta haserrearen gainetik gailendu da zure handitasuna.

Handia zara laguna, zure bihotz handia bezain erraldoia. Eskuzabala azken mugaraino, lagunen laguna, baldintzarik gabe, dena emateko prest segundo bakoitzean, maite zenituenen beharrak zureen aurretik jartzeraino. Eta zer eska dakioke gehiago bizitzari, halako pertsona zoragarriak bidean jartzen dizkigunean?

Bihotz handi bat, pertsona handi bat, laguna hizki larriekin, hori zara Asier. Sostengu ikaragarria onean, baina batez ere txarrean, entzule, babesa, arnasa uneoro… Eta orain, hutsune ikaragarri horrekin aurrera egitea tokatuko zaigu. Hain da handia utzi duzuna.

Gurean arrastoa itzela izango da Asi, badakizu hala izango dela. Gehiago edo gutxiago, zuzenean edo zeharka presente izan zara gure ibilbidean, eta presente izango zara gure azkeneraino. Hori dute zu bezalako pertsonek, ez direla alperrik pasatzen. Eta hori handia da, zure bihotza bezain handia.

Eskerrak esan nizun zein garrantzitsua zaren guretzako; eskerrak esan nizun guregatik egindako guztia ordaintzerik ez genuela izango; eskerrak esan nizun, maite zintugula ikaragarri… Eskerrak esan nizun, askotan esan gabe joaten garelako, joaten zaizkigulako.

Gogoan ditut une asko, baina bada bat gure etxean inoiz ahaztuko ez dugun horietakoa. Kartzelan zen artean Patxi, Garai jaio berria eta Itzurunek lau urte zituen. Presoen gaineko antzerkia ikusten ari zen Itzurun, eta muturreko egoeretako bat antzeztu zuten. Hura ikusita, aitarekin oroitu eta korapilo erraldoia sortu zitzaion. Egoera krudel hartan ari zen irudikatzen aita, eta ezin zion negarrari buelta eman. Baina zu han zinen, bere aitaren lagun handia, bere aitaren anaia, guretzako hala baitzara: etxeko bat Asi. Zurekin eman zion buelta egoerari, zuk lasaitu zenuen, zu makurtu eta begietara begira hitz egin zenion. 11 urte luze pasa dira, baina ziur izan, egun hartan ere, arrasto itzela utzi zenuela Itzurunen bihotzean eta gogoan.

Garaik ere ez ditu sekula ahaztuko zure korapiloak.

Bihotzarekin bizi zara Asi, uneoro, zure bihotz handi horrekin. Eta orain, zu ezagutzeko, zu maitatzeko, zure lagun izateko ohorea izan dugun guztiongan utzi duzu zati bat. Eskerrik asko Asi emandako guztiagatik. Badakit badakizula, baina azken aldiz bada ere esan nahi dizut, ohorea izan dela, pribilegioa zu gure bizitzaren parte izatea; horrela izaten segituko duzu, gurean beti izango dugulako txoko berezi bat zuretzako; gure bihotzean, gure gogoan, gure memorian bizirik jarraituko duzulako.

Arin izan dakizula lurra, Asi.

Ikerne Zarate Gartziarena, Orereta

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Oarsoaldeari buruzko kalitatezko informazioa eta gertukoa jaso nahi dudalako. Euskaraz bizi nahi dudalako eta hizkuntzaren biziberritzea bultzatu nahi dudalako. Herrigintza egin nahi dudalako. Oarsoaldeko euskarazko komunitatearen parte izan nahi dudalako. Oarsoaldeko herritarrokĀ behar dugulako. Zure ekarpena behar dugu, babestu tokiko euskarazko komunikabidea.

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.