Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Topoko tunelaren beste aldea

Arantxa Urbe Irazusta
2026/06/15

Jar dezagun esku artean badugula drone bat, espazioan hara eta hona ibiltzeaz gain, denboran atzera eta aurrera egiteko gaitasuna duena.

Hegaldatu eta 1912. urtera joateko eskatuko diogu. Posizioa: gaur Arragua dena, Pasaia Antxo aldera begira. Bizarain mendia ikusiko dugu barrenean, gailurrean 20 urte eskas eraikitako San Marko gotorlekua. Norabide horretan, txori-bistan, Fanderiako belarsoro berde eta artasoroak, Oiartzun errioaren ertzetan gora.

Zelaiaren erdian, zizare baten gisara, zigi-zaga doan eskailera. Hendaiatik Donostiarako «el tren de la frontera» edota gure egunetaraino iritsiko den Topoaren bidea da. Orduro edo ordu eta erdiro pasako da, kea dariola. Hilerri zaharra gainean duen tunela zeharkatu eta egingo du geldialdia Orereta-Errenteriako geltokian. Goialdean, Gaztaño baserria eta behealdean azoka eta eliza inguruko etxeak, apenas ikusten da autorik. Herriak 5.527 biztanle ditu, 276 etxe ingurutan bizi direnak. Horixe da herriaren neurria. Topoa eta herria elkarbizi dira, bakoitzak du bere espazioa.

Geltoki buruak txistua jo eta irtengo da berriro, triki-traka, Esmalteria lantegiaren ondotik, propio eraiki dioten zubi luzearen gainetik, Galtzarabordako tunelean galdu arte.

Dronearekin urteetan aurrera egin ahala, etxeak nonahi eraikiko dituztela ikusiko dugu, mugarik gabe, 1950eko eta 1970eko hamarkadetan, batez ere. Etxe tartean ia ezin dugu ikusi trenbidea. Izan ere, leku batzuetan, trenbide bertaraino heldu dira etxeak, gainean eraiki dituzte sukaldeak.

Ekar dezagun 2026ra, berriro. Orain, 39.000 biztanletik gora bizi gara, 25.909 etxetan. Fanderian, soilik, 280 etxe daude, 1912an herri osoan zeuden adina. Trenbidea, berriz, bikoiztu egin nahi dute, maiztasuna 15 minututik 7,5 minutura pasatzeko. Horrek ekarriko luke egunero bi norabideetan 275-300 tren igarotzea Oreretatik. Zarata (EAEn, askogatik, tren zarata handiena dugu), bibrazioak, herria bitan banatzea dira gaur egun ditugun arazoak. Pentsa Topoaren maiztasuna bikoizten denean! Dagoeneko zaila den herriaren eta Topoaren arteko elkarbizitza ezinezkoa bihurtzera doa.

Udalak bere plana jarri du mahai gainean, Topoak udalerrian duen eragina gutxitzeko eta bere ibilbidearen ingurua birgaitzeko eta eraldatzeko irtenbide partekatua adostu nahirik: Bide Berria.

Auzo elkarte guztiak martxan daude. Topoa Oreretako hirigunean integratzea erronka estrategikoa bihurtu da. Bestalde, Gaztañoko lurgaineko pasabidea ezabatu behar da; Fanderian eraiki nahi duten argindar azpiestazio berria kezka iturri da; Morrongiletako zubibidea eta tartean dauden tunelen egoerak zalantza sortu dute; Galtzarabordako tuneletik geltokirako bidea zati handi batean estaltzea lortu dute. Kalitatezko soluzio integrala eskatzen dute. Hori, Topoaren lurperatzeak soilik eskainiko du. Auzo elkarteek ez dute beste irtenbiderik onartuko, marra gorria da.

Bien bitartean, Galtzarabordako tunelaren beste aldean, ekainaren 15 eta 18 bitarteko arratsaldeetan bisita publikoak antolatu dituzte uztailaren 18an zabalduko duten lurrazpiko Antxoko geltokia ezagutzeko.

Ez dadila mundua amaitu tunelaren beste alde honetan bizi garenontzat, guk ere Topoa lurperatzea behar dugu hobeto bizi eta kalitatezko espazio publikoak irabazteko.

Zein urtera joateko eskatuko diogu droneari, Eusko Trenbide Sareak web orrian jarri duen «kalitatezko inguru batean duin bizitzeko eskubidea dela oinarri» ikusteko? Horretarako, sator guztiak bezala lur azpian behar du. 

Zer-nolako herria nahi dugu? Neurri batean gure borrokaren ondorio izango da, gure esku ere badago. Ipini izaratxoa Lurperatzea orain zure balkoian!

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.