Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

20 metro karratu

Iraitz Mateo Gogorza
2023/11/01

Taberna kanpoaldeko mahai altu batean daude eserita Maider eta Ekhiñe, asteburuko parranda kontatzen ari zaio lehena bigarrenari, igandean ajeari ezin buelta emanda ez baitzen etxetik atera ere egin, saldu zioten gazte bizitzaren arabera, igande euritsu deshidratatuetan Netflix eta manta tokatzen baitzen. Ekhiñe arretaz entzuten ari zaio, nahiz eta parranda guztiak berdin amaitzen dituela iruditzen zaion, astero aldatzen duela ligea, baina sekula ez errutina. Mahaigainean dituzte mugikorrak, ez zerbaiten esperoan daudelako, kontrara, harrituko dituen, espero gabeko zerbait jaso nahiko luketelako; eta hori badakite aurrez aurre jada ez dela gertatuko. Telegrameko jakinarazpen bat iritsi zaio Ekhiñeri: «Israelek Gazako ospitalea bonbardeatu berri du. Gutxienez 500 hildako daude jada». Ez da esperotakoa, sumatu du sabelean halako samin bat, baina mugikorra blokeatu eta beste trago bat eskatzera altxa da. Maiderrek bitartean Instagram ireki du, eta argazki bat atera dio edalontzi erdi hutsez eta pipa azalez betetako mahaiari. Badaki ez dela argazki polita, akaso artistiko gisa izendatu zezakeen, baina bere helburua betetzeko aski zen: asteburuan ligatu zuen pertsonak ikusi, eta ea zerbait erantzuten dion zain geratzea.

Gaur egun jende gutxik darama diru fisikoa poltsikoan, are eta karteran ere. Lehen ezohikoa zena eguneroko ogia bihurtu da, bezero bakoitzak bere kafesne-deskafeinatu-esnebegetalarekin-aparrikgabea txartelarekin ordaintzen du. Desagertu dira kuadrillek jarritako «boteak» eta botea daramana zein izango den hautatzeko eztabaidak zein harri-horri-ar jolasak. Bizumak eta ordulari inteligenteek ordezkatu dituzte kartera batzuen apartatutako txokoak. Ez da hori Xubanen kasua, ordea, Xubanek beti ditu txanponak poltsikoan, eta dituenak biderkatzeko abilezia ere bai. Gaur ere, tabernara iritsi, begiekin zerbitzaria agurtu eta zuzenean jo du makinara. Hiru txanpon bota, lau sakagailuri eman, pare bat argi piztu eta berriro ere txanponen soinua.

Mirenek badaki besta «marroi» baterako deitu diola Gorkak. Lanetik zuzenean iritsiko dela esan dio, arratsaldeko 18:30 aldera, eta ea kafe bat hartuko duten elkarrekin, «kontutxo bat» komentatzeko omen da, hori esan zion telefonoaren bestalde. Badaki ez dela telefonoz ez kontatzeko bezain garrantzitsua, baina Gorkari gauzak ongi egitea gustatzen zaio, eta kafe batera gonbidatzea beti dago zainduago ikusia. Nahiz eta Mirenek ez duen oso ziur zer den benetan nahi duena, parekoa zaindu edo telefono bidezko ezetza aurrez aurre gertatuta saihestu. Izango da beste proiekturen bat, egun alternatiboren baten antolakuntza edo bilera bat egiteko oraindik gutxiegi diren talde superinteresgarri baterako fitxaketa ordua. Mirenek badaki baiezkoa emango diola, baina kafe azkarra izatea nahi du, poltsan baititu azaroaren 4ko manifarako kartelak jartzeke, eta WhatsAppen greba orokor feminista antolatzeko taldea iritzi eske.

Aratz bakarrik iritsi da tabernara, eta asteazkena izanagatik kriantza bat eskatu du, afaldu aurretik ez du inoiz kalte egiten ardo kopa batek. Zalantza egin du zer atera: mugikorra, liburu bat edo koadernoa. Beste aukera bat litzateke Rosirekin hitz egitea, egunero ordu berean egiten dute topo taberna berean, bakoitza barraren alde banatan. Badaki bere bizilaguna zaintzen duela goizetan, eta egunean bi aldiz gutxienez ikusten badira ere ozta-ozta agurtzen dira. Liburua ateratzea erabaki du.

Beteta daude gure herriko tabernak, eta ez da deus pasatzen. Edo hau dena gertatzen ari da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.