Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Gutuna: "Garaia da Lezo Berriro Euskaldun plan estrategiko hura berriro indartzeko"

Iñigo Esnaola Arbiza eta Axier Irastortza Alustiza
2023/02/24

Iñigo Esnaola Arbiza eta Axier Irastortza Alustiza lezoarrek gutuna bidali dute HITZAra, Lezoko Sorturen izenean. Jarraian, haiek esandakoa, hitzez hitz:

20. mendeko 1950eko hamarkadan, gerra ostearekin batera euskararen aldeko kontzientzi hartze bat eman zen Euskal Herrian zehar euskalgintzaren sorrera ekarriz.

Horrela, euskara batua, ikastola, gau eskola eta komunikabide euskaldunen sorrerak loratu ziren, gure kulturari berebiziko bulkada emanez. Indar horrek fruitu ugari eman ditu 60 urte hauetan, horri esker jarraitzen du bizirik gure hizkuntzak 21. mendeko bigarren hamarkada honetan, hainbat ziklo eta oztopo gainditu ostean.

Lezoko hezkuntza sistemaren eraginez eta euskaltegian zein herriko hainbat eragilek egindako lanaren ondorioz euskararen ezagutza handia den arren, azken urteetan honen erabileran beherakada nabarmena izan dela sumatzen da.

Azken urteetan herrian egin diren kale erabileraren neurketek 10 puntu arteko beherakada erakusten digute. Bereziki kezkagarria da, haur eta gazteen artean gertatzen ari den jaitsiera. Gure hizkuntzaren egoerak gaixotasun zantzuak ditu hortaz, bai Euskal Herrian, baita Lezon ere.

Atzean hainbat adierazle daudela atzematen dugu; Lezo Berriro Euskaldun plan estrategikoaren indar falta, digitalizazioaren eremuan euskararen ahultasuna, ikus-entzunezkoen eskaintza eskasa, etxeetan hizkuntza eta kultura transmisioan atzerakada, komunikazio esparru sendoen falta, D ereduak euskaldun osoak bihurtzeko ezintasuna, hizkuntza eskubideen eremuan administrazioaren inplikazio falta, askok euskarekiko duten gorrotoa, euskaltzaleen arteko utzikeria eta abar.

Bizi dugun modernitatearen erdian euskararen biziberritzea ahul dago eta hizkuntza politika publiko batzuk agortuta daudela sumatzen dugu.

Errealitate honen jabe egin behar dugu ezinbestean, politika publikoa eta herriko eragileen jardunak birpentsatu eta 21. mendeko errealitate honi erantzuteko neurriak hartu behar direla uste dugu.

Uste dugu garaia dela Lezo Berriro Euskaldun izan zen plan estrategiko zabal hura berriro indartzeko. Herrian ditugun indargune eta ahulguneak aztertu eta benetako engaiamenduak hartu behar ditugu. Lezoko eragileek udalarekin eta herritarrekin batera egoeraren kontzientzia hartu, indarrak pilatu eta indarrez bultza behar dugu atzeraka egiten ari den gurdia maldan behera guztiz joan aurretik.

Iñigo Esnaola Arbiza eta Axier Irastortza Alustiza. Lezoko Sorturen izenean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.