Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Behin-behinekoaren betikotasuna

HITZ HARTUAK

Marijo Telletxea
2020/04/24

Egoera zaila eta sekula pentsatuko ez genuena dugu Covid-19ak eragindakoa. Batzuek diote irailaren 11ko erasoek mundu mailako politika aldatu eta baldintzatu zuten moduan, izurrite horrek ere irauli egingo duela mundu globalean dugun harremanak izateko modua. Ikusi behar da aldaketa edo berrikuntza zer norabidetan etortzen den. Gizartean beldurra ereiten denean, giza jokabidea maiz aldatu egiten da. Beldurra diogu heriotzari, gaixotzeari, bakardadeari, oinazeari, maite ditugunak egoera txarrean ikusteari… eta hori saihestearren, edozeri men egingo geniokeela ematen du.

Izuak geldiarazi egiten gaitu, eta besteen esanetara errazago makurtzen gara sentimendu hori nagusitzen denean gure baitan. Eta horregatik, geure burua arriskuan ikusten dugunean, gure ezinak sentimendu nahiko makurrak azalarazten dizkigu, ez baikara uste bezain onak.

Koronabirusa gure artera etorri zenetik, askotan aipatzen dugu beldurra. Beldur gara gaixotuko ote garen, birusaren eramaile ote garen, gure zaharrak kutsatuko ote diren eta abar. Beldurrak zentzu ebolutiboa dauka, eta, bizirauten laguntzen digunez, positiboa da. Baina beldur biologiko eta natural horretatik aparte, badira kultural eta sozialak, edo ikasiak deitzen direnak. Ikasitako horien inguruan ez dugu asko pentsatzen, besteak bezain naturalak iruditzen baitzaizkigu. Baina hainbat babes eta ziurtasun-neurri bezain beharrezko eta natural zaizkigu gizakioi etxetik ateratzea eta gure kideekin harremanetan aritzea.

Salbuespen egoera honetan, premia hori bigarren mailara pasa da, esan bezala, birusaren kutsuari aurre egiteko ezinbesteko konfinamendua ezarria izan baita. Jokoan dagoena mundu mailako izurrite bati aurre egitea da, eta aparteko aterabideak eskatzen ditu, ezbairik gabe. Nolanahi ere, izu-ikara horrek eraginda, agindu diguten guztia otzantasun harrigarriz ari gara betetzen. Duela hilabete batzuk esan izan baligute nola ibiliko ginen, ez genukeen inondik inora ere sinetsiko.

Ez pentsa itxialdiaren aurka eta birusa ez kutsatzeko hartutako neurriak ez betetzearen alde ari naizenik. Ni ere, zuek bezala, etxean nago, eta agindutakoa betetzen ez ezik, gaixotutakoen eta hildakoen datuei erreparatzen ari naiz egunez egun. Eta hala ere, harrigarria irizten diogun itxialdi honek beste kezka batzuk ere sortzen dizkit. Egiten den edo ez den horretatik harago, pentsamenduan eta gogamenean, egia bakar bat irudikatzen dugu, iritzi bat, norabide bat, eta hori ezinbestekoa eta ukaezina balitz bezala jokatzen ari gara, geure burua aditu eta agintarien esku jarriz, jakinik ere, hori ez dela beti gomendagarriena.

Eta horrela, Inkisizio garaian bezala, sorgin ehizak ikusten dira han-hemenka araua betetzen ez duena salatzen. Joseba Sarrionandiak XVII. mendean De Lancrek errearazitako 16 urteko Marixane Agerrekoaren ahotan jartzen du abisua: «Begira, geroan ere, egia eztabaidaezinak, sineskeriak, behar bezalako ideiak eta portaerak, zitalkeriak, zuzentasun politikoa, derrigorrezko debekuak, justizia, bakea, garbiketa egin beharra, eta halako hitz eta esaerekin, eta armada tropelekin agintari moduan helduko den jendeak, baliteke beste Inkisizio batzuk antolatzea».

Besteen hitzak, besteen egiak gureak balira bezala errepikatzen ditugunean, geure buruari askatasunez pentsatzea eragozten diogu, eta geure-geurea den errealitate berriak irudikatzeko ahalmena zapuztu. Horrek, bistan denez, gure bizitza pobretu eta koloregabetu egiten du. Inor ez da egiaren jabe, eta buruari bederen, gauzak beste modu batera gogoetatzeko eta hausnarketaren norabide posibleak zabaltzeko aukera ez genioke ukatu behar. Egiak, edo kontakizun nagusiak, beti izaten ditu artesiak, eta horiek dira, hain justu, egoera zail eta kritikoetan zabaldu eta eduki berriz bete behar direnak. Baina, noski, gauzak beste toki batetik ikusteko eta aztertzeko, ausardiaz gain, galdera berriak egiteko eta espero gabeko erantzunak onartzeko prest egon behar dugu.

Lehen esan bezala, beldurrak babestu egiten gaituen arren, aste hauetan ikusten ari garenez, mugatu ere egiten gaitu. Egoera berezi honetan, muga hori onartzeak zentzuzkoa eta egokia ere badirudi. Noiz arte luzatu daiteke, ordea, salbuespen egoera hau? Zer normaltasun eskuratuko dugu berezia den egoera honen ondoren? Zer galtzeko gaude prest? Noraino mugatuko dugu gure bizitza ziurtasunaren izenean? Zer kontrol mota onartzeko prest egongo gara? Eta agian, garrantzitsuena: gai izango al gara mundua berriro pentsatzeko eta erantzun berri eta egokia emateko, besteek erakusten diguten eredua huts-hutsean irentsi gabe?

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.