
Eguerdian ekitaldia egingo dute Galtzarabordan, Ion Arretxe parkean; ondoren Zumardian bisitatu ahalko da autobusa, 20:00ak arte.

Plataforma eta udalaren arteko elkarlanarekin "pozik eta itxaropentsu" azaldu da Errenteria Osasuna; urtarrilean egingo dute hirugarren bilera.

Ibilaldia Araiatik hasiko da eta Allaitzeko eta Albeizeko gailurretatik eta La Leze kobazulotik igaro ondoren, Andoin herrian bukatuko da. Zeharkaldia denera bost ordukoa izango da.

Caritas Gipuzkoak etxe berri bat inauguratu du gaur Agustindarren komentuan. Bazterketa egoera "ikusezinean" dauden emakumeei emango die ostatu eraikinak.

Atzo jokatu zen XXVIII. Xenpelar Bertsolaritza Sariaren finala Niessen aretoan. Sarara eraman du txapela Aizpuruak.

Atzo jokatu zuten final handia Abadiñoko Tornosolo trinketean, baita 3. eta 4. posturako partida ere, Euskal Pilota Federakuntzak antolatuta.

'Gorputza lehen lurralde gisa: eskubideaz, zaintzaz eta plazeraz' hitzaldia emango du Saioa Hernandez psikologo eta sexologoak Emakumeen Etxean, asteazkenean.

Errenteria-Oreretak urratsa egin du, beste bat, josten ari den Errenteria-Oreretako emakumeen aurkako indarkeria matxisten memoria historikoan emakume izen bat gehiago jarri duelako, Mari Zozaia.

Udaleko segurtasun mahaia gaur elkartu da eta azken hilabeteetako bilakaeraren balantze positiboa egin du.

Udalerriaren lau erronka nagusiri erantzungo dietela aurrekontu horiek adierazi du gobernu taldeak, "hiri berroneratzeko proiektuak areagotzea, gizarte babesa indartzea, trantsizio ekologikoan sakontzea, eta kultura gizarte kohesioaren eta garapen ekonomikoaren eragile gisa sustatzen jarraitzea".

Larunbatean antolatu du tailerra Fanderiako Errota Ibaiaren Etxeak, 10:30etik 11:30era.

Ikasle mugimenduak Gipuzkoako mobilizazio nagusia Donostian egingo du. Oarso Bidasotik geldialdiak egin dituzte hara joateko.

Lurgorri Kultur Elkarteak antolatuta, ostegun honetan hitzaldia emango du Niessen aretoan, 19:00etan.

'Ekinez egina, gazteok independentzia!' lelopean, frankismoaren kontrako ekintza egin dute.

Maria Madalenaren Lagunak Kultur elkarteak antolatu du emanaldia; 20:00etan hasiko da.

Hilabete honetako saioetan emozioen inguruan jardungo dira taldeak, haurren emozioak ulertu eta kudeatzeko baliabide eta estrategiak ezagutzen.

Errenteriako Udalak kanpaina egin du Euskaraz barra-barra zigilua duten herriko establezimenduekin Merkataritzan eta ostalaritzan ere ari gara. Abenduak 3 Euskararen Eguna lelopean.

Hilaren 12an izango da, ostirala, 18:00etan Badalaben egoitzan. Emakumeek indarkeriarik gabe bizitzeko duten eskubidearen aldeko sentsibilizazioa eta gogoeta sustatzea dute helburu.

Errenteriarren beharretatik "urrun" dagoela onartutako aurrekontua dio alderdi sozialistak eta salatu du gobernu taldeak ez duela elkarrizketarako borondaterik.

Ekintzaz beteriko asteburua izango da honakoa. Ostiraletik igandera hamaika ekitaldi izango dira Oarsoaldeko herrietan. Kontsultatu denak klik batean, hemen.