Hilaren 16an beteko dira 45 urte indar faxista parapolizialek Karlos Saldise Korta hil zutela. Lezoko Sortuk antolatu du herri omenaldia.
Urte berria hastearekin batera salgai jarritako dortsal guztiak agortu egin dira. Hilaren 19an ibilbidea ezagutzeko topaketa egingo dute.
Gainera, bihar gauetik 22rako gauean gaueko zerbitzua eskainiko dute gau osoan zehar E71, E72, E75, E77, E78 eta E79 lineetan.
LAB sindikatuak jakitera eman duenez, Ekialdebuseko greba bertan behera geratu da "lan kargak arinduko dituzten hobekuntzak erdietsita".
Bigarrenez antolatu du OARSO BIDASOKO HITZAk Neguko Argazki Lehiaketa. Irudiak hilaren 20tik urtarrilaren 25era arte bidal daitezke.
Alde Zaharrean egingo dituzte lanak batez ere. Kaiolak jarriko dituzte usoak harrapatzeko.
Sasoiko laugarren irteera (2025eko lehena) iganderako antolatu du Xoxolur Mendi Klubak: Guadalupera joango dira.
"Emakumeak indarkeria matxistarik gabe" bizi daitezen lanean jarraituko dutela adierazi dute eragile horiek.
Igande eguerdian jasoko du ikuskizuna Bekoerrota kiroldegiak, 12:00etan hasita.
HITZAko langileen Eguberrietako oporraldia medio, webgune honen edukiak ez dira 2025eko urtarrilaren 2ra arte berrituko.
Euskal Disko eta Liburu Azokak zabalik jarraitzen du. Gaur (ostirala), musika, antzerkia eta Antton Telleriaren bakarrizketa.
Asteburuari dagozkion hainbat partida jokatu diren arren, gaur, bihar eta etzi lehiak dituzte Lezoko kirol taldeek.
Lezoko Udalak 2025eko urtarriletik maiatzera bitarteko kultur programazioa aurkeztu du gaur. Orotara, 45 ekitaldiz osatutako egitaraua ondu dute.