Ekhiñe Famoso Intxaurrandietak eta Saioa Gomez Tejeriak Udalbitzaren Geuretik Sortuak egitasmoaren barruko beketako bat irabazi dute. Antzerki obra bat osotasunean sortuko dute.
Lezo eta Donibane lotzen dituen bidegorri zatia inauguratu dute gaur. Proiektuak herritarren eskaera historiko bati erantzuten dio, eta lotura seguru eta ekologiko bat ahalbidetuko du.
Hilaren azken egunean egingo dute ekitaldia, eta Oporrak Bakean programaren informazioa ere emango dute.
Bihar (hilak 24) Oarso Bidasoko HITZAren astekaria jasotzen dutenek Ainara Lopez eta Iraitz Arabolazari egindako elkarrizketa izango dute irakurgai. Hona aurrerapentxo bat.
Errenteria-Orereta, Lezo, Pasaia eta Oiartzungo hezkuntza publikoko irakasleen %70,69k babestu du greba.
'Esperantzari leiho bat' lelopean gorpuztu dute 2025eko egitasmoa. Familiei dei egin diete programarekin bat egitera eta haur sahararrak udan Euskal Herrira ekartzera.
Kultura aretoan izango da bilera 18:00etan hasita; Berdintasun sailak parekidetasunaren alde lan egin nahi duten norbanako eta eragileei deia egin die bertara daitezen.
LAB, Steilas, ELA eta CCOO sindikatuek hamabi eguneko greba zikloa aurkeztu dute. Hilaren 22 eta 23an, irakasleen lanuzteak.
Aurten 30 urte beteko ditu Lezoko koruak, eta hiru hamarkada horietan egin moduan, herriko kultur bizitza aberasten jarraitzeko asmo irmoarekin jarraitzen du.
Bere izena daraman plazaren eta herritarren babespean, omenaldia egin zioten atzo Karlos Saldise Kortari, erail eta 45 urtera.
Lezoko Udaleko Berdintasun sailaren ekimenez, emakumeentzako ahalduntze tailerra egin da herrian 2024ko urriaren 4an hasi eta urtarrileraino. Lau saiotan banatuta, herriko zortzi emakumek osatu dute taldea.
Otsailaren 14an pintxo potea, kontzertua eta afaria egingo dute. Iñaki Labakak eskainiko du kontzertua.
OARSO BIDASOKO HITZAk 2024ko albiste nabarmenei tartea egin die Urtekarian. Hemen sartuta hori eskuratzeko aukera duzu.
Jai Batzordeak batzarra egingo du hilaren 21ean (asteartea). Inauteriak eta mendekosteak prestatzen hasiko dira.
Mikro ipuinak sortzen ikasteko tailerrak burutuko dituzte Oarsoaldeako 6 euskaltegietan, Idoia Torregaraik zuzenduta, hilaren 21etik otsailaren 5era bitarte.
Bizi zen etxearen atarian hil zuten. Lore sorta eta dolu-xingola belzdun ikurrina jarri dituzte han. Arratsaldean aitortza ekitaldia izango da.
'Lurraren defentsan! Kriminalizaziorik ez! Aroztegia gelditu!' lelopean mobilizatuko dira Iruñean, otsailaren 1ean. Bertara joateko, autobusak antolatu dituzte Oarsoaldetik.
Larunbatean irtengo da beste behin Lezoko kantu jira. 12:30ean gelditu dira, Aiton Bordan.
Sasoiko laugarren irteera, eta aldi berean 2025eko lehena egin zuen Xoxolur Mendi Klubak igandean.
Euskaraldiaren laugarren edizioa 2025eko udaberrian izango da, maiatzaren 15etik 25era. Hura antolatzeko lehen urratsak ematen hasiko dira Lezon.