Iaz jarri zuten martxan zerbitzua, eta Oiartzungo lehen sektorea babestea eta indartzea dira haren helburu nagusiak.
Gaurtik –hilak 19– hilaren 23ra hainbat partida jokatuko dituzte Oiartzun KE-k eta Oiarpek.
Errenterian izan da topaketa, eta Oarsoaldea eta Bidasoko erronka politiko, sozial eta ekonomikoei "aurre hartzeko" estrategia landu dute.
Donostialdeko Erregimen Bereziko Eremua ezartzeari oniritzia eman berri dio Gipuzkoako Foru Aldundiak. Oarsoaldeko taxi gidariak pozik agertu dira akordioarekin, beren arteko elkarlana sustatu eta elkartzeko mugarri izango dela uste dute.
Udalak 500.000 euro bideratuko ditu aurten herritarrekin batera kultur programazioa osatzeko. Hilaren 31 da eskariak egiteko azken eguna.
Barakaldoko hilketa matxista gogor salatu du Oreretako Mugimendu Feministak. Indarkeria matxista lehen mailako arazo sozial eta politiko gisa hartzea eskatu du.
Barakaldoko erailketa matxista salatzeko irten ziren kalera atzo herritarrak, Oiartzungo Feministen Asanbladak deituta.
Erraustegiaren historia grafikoaren bitartez borroka horren eboluzioa erakusten du erakusketak. Landetxen egongo da, hilaren 14tik 27ra.
Oiartzungo Feministen Asanbladak Barakaldoko erailketa matxista salatzeko elkarretaratzea deitu du. Gaur izango da, 18:30ean, plazan.
Hilaren 12an izango da ikuskizuna, 17:00etan, Landetxen. Sarrerak aurrez erosi behar dira, eta eskuragarri daude dagoeneko.
Lurraldebuseko indarkeria matxistaren kontrako lehen protokoloa abian da. Emakumezko erabiltzaileen segurtasuna bermatzeaz gain, Lurraldebuseko langileak babestea eta erabiltzaile guztien sentsibilizazioa areagotzea helburu du.
Datorren ostiralean –hilak 17- izango da hitzordua, 17:00etan, Manuel Lekuona bibliotekan. Lur Korta izango da kontalaria.
Hilaren 30a izango da Girizia kultur eta kirol elkartearen pala txapelketa irekian izena emateko azken eguna.
Hilaren 19an izango da hitzordua, eta bi txanda egingo dituzte; bata gaztelaniaz eta euskaraz bestea. Erreserba aurrez egin behar da.
Hilaren 10ean eta 11n egingo dute elikagaien bilketa, 9:30etik 21:30era. Bildutako elikagaiak Saharar kanpamentuetara bideratuko dituzte.
Hilaren 31n –ostirala– egingo du Oiartzun Kirol Elkarteak 'Ereindako hazia' ekitaldia, Landetxen. Sarrerak aurrez hartu behar dira.
HITZAko langileen Eguberrietako oporraldia medio, webgune honen edukiak ez dira 2025eko urtarrilaren 2ra arte berrituko.
Txiltxoko talde oiartzuarrak 'Zurekin nahi dut' abestia kaleratu du gaur eguerdian. Duela hiru hilabete argitaratu zuen 'mixtape.mp3' lana.
Alain Mendizabal 'Txilly' abeslari oiartzuarrak lan berria kaleratu du: 'BMB'. Lau abesti ditu lanak, eta horietatik bik bideoklipa dute.
Olentzeroren Laguntzaileak elkarteak jakitera eman duenez, Olentzero, Mari Domingi, astoa eta laguntzaileak 18:00ak aldera iritsiko dira Done Eztebe plazara.