

Donibane Majestik-ek denboraldiko lehen partida galdu zuen larunbatean. Ereintzaren kontra 19-26 galdu zuen. Hirugarren postuan jarri da Gipuzkoako Lurraldeko Lehen Mailako sailkapen orokorrean. Donibane Eskubaloiak ere ez zuen egun ona izan, 25-19 gal...

Gaur goizeko itsas gorarekin batera olatuek Donibaneko plaza hartu dute, eta inguruko bizilagunek etxeetatik ezin irten izan dira marea behera hasi den arte. Olatuek hainbat kalte eragin dituzte barrutiko hainbat lokaletan. Plazan dagoen Yola Elkartea,...

Allerru-Algeposak berdinketa (3-3) besterik ez zuen lortu larunbatean, Bekoerrotan. Nahiz eta ordura arte hiru puntu lortu zituen, Sestao baino gehiago izan ziren lezoarrak. Gainera, partidaren bukaeran, laugarren gola sartu zuten lezoarrek, baina oso ...

Joan den igandean Txakurkros Liga Nazionaleko bigarren jardunaldia jokatu zuten Montellanon (Sevilla, Andaluzia, Espainia). Juan Mari Lujanbio sanjuandarrak lan txukuna egin zuen, bere kategorian (beterano-40) bigarren postuan geratzea lortu zuen, eta ...

Erromeria Imuntzo eta Belokirekin larunbatean Hondarribiko Zumardian

Atzo arratsaldeko 20:00az geroztik trafikora itxita dago Pasaiako portua. Eguraldi txarrak eragin du itxiera. Portu Agintaritzako iturriek esan dutenez bokalearen kanpoaldean bi ontzi daude porturatzeko zain. Portu barruan zamalanak ari dira egiten, na...

Jaizkibel Bizirik taldeak webgune berritua estreinatu du kanpo kaiaren aurkako sinadura kanpainarekin batera. Herritarrek inprimakia webgunetik jaitsi dezakete. Azken eguna hilaren 22a da.

Igandean ospatuko den Behobia-Donostia lasterketari begira, prestakuntza psikologia lantzeko tailera antolatu du Irun Iruten euskara elkarteak.

Xanisteban Jaietan, bingo berezia egin zuten Haurtzaro Ikastolako txosnan, Ipar Euskal Herriko Ikastolen Mugimenduari laguntzeko. Herri Urratsen Seaskak ez zituen lortu jarritako helburuak, eta ondorioz, Haurtzaro Ikastolak laguntzea erabaki zuen. Horr...

Ikuskaren eraskuslehio lehiaketa Jesusa Artola estankoak irabazi du, Candilejas filmaren errepresentazio “ona” egiteagatik. Bigarren saria Lema paperdendak eskuratu du Millenium filmean oinarritutako erakusleiho ikusgarria egiteagatik, eta ...

Errenteriako Udalak, Oarsoaldea Garapen Agentziarekin elkarlanean, 31 lagun kontratatu ditu aurten herrian hainbat lan egiteko: lorezaintzan; basozaintzan; elektrizitatean; iturgintzan; errementaritzan; arotzerian; pinturan eta igeltserotzan. Horrez ga...

Igandean jokatuko dute, Donostiako Antzoki Zaharrean, Gipuzkoako Euskal Kantu Txapelketaren XIV. ekitaldiaren finala. Bertan, eskualdeko bi ordezkarik hartuko dute parte: Lorea Intxaurrandieta lezoarrak eta Eneko Fraile errenteriarrak. Pasa den igand...

Roermond (Herbehereak) hiriko Batxilergoko 21 ikasle (hiru irakaslerekin) iritsiko dira bihar eskualdera, Pasaia-Lezo Lizeoarekin duten elkartrukaketa hitzarmena dela eta. Hilaren 26ra arte izango dira hemen. Lizeoko familien etxeetan hartuko dute osta...

Musikaz betetako asteburua izango da datorrena. Musikariek eta musikazaleek izango dute zerekin gozatu. Izan ere, Ibargainek eta Lartaunek antolatutako ekimenez gain, etzi Jose Manuel Azkueren omenezko bigarren memoriala ere egingo dute Doneztebe parro...

Hilero moduan bidezko merkataritza egingo dute etzi. Xabier Olaskoaga plazan izango da goizean zehar. Herritarrak azokatik pasatzera animatu dituzte.

Errenteria-Oreretako ezker abertzaleak Udalbatzaren ezohiko Osoko Bilkura egiteko eskaera egin dio alkatetzari. Eskaera horren harira, Niessen merkataritza zentroa kudeatzen duen Murias Center 4 enpresaren administrazio kontseiluaren ezohiko bilera noiz egin erabakitzea proposatuko du ezker abertzaleak udalbatzarrean. “Irailaren 15ean Sabecok Murias Center 4 enpresarekin zuen kontratuaren iraupena bukatu zen. Data hori baino lehenago zerbitzua etena zegoen eta aipatutako datatik aurrera Sabeco enpresak ematen duen zerbitzua ez da eskaintzen, gune komertzial horren funtzionamendurako mota ezberdinetako kalteak sortuz”, azaldu du Karlos Murua zinegotziak. Murias Center 4 enpresaren %10aren jabe da Errenteriako Udala. Parte-hartze horri esker Udalak ordezkaritza du Niessen merkataritza zentroa kudeatzen duen enpresaren administrazio kontseiluan. Parte-hartze horren baitan proposatuko dio ezker abertzaleak Udalbatzari Murias Center 4 enpresan Udalak duen ordezkariak administrazio kontseiluan ezohiko bilera egiteko eskaera egitea. “Denon iritzia ezinbestekoa da zerbitzu hori ahalik eta azkarren martxan jartzeko eta horren ondorioz enpresa horretan dugun ardurari irmoz erantzuteko”, gaineratu du Muruak. Hiru puntuko gai zerrenda Ezohiko bilera horretarako hiru puntuko gai zerrenda proposatuko du ezker abertzaleak: lehenengo, irailean hipermerkatua itxi izanak izan duen eragin ekonomikoa aztertzea. Bigarren puntuan, berriro jarduera martxan jartzeko aurreikusten den epea eta horretarako eman behar diren urratsak eta jarri behar diren bitartekoak zehaztea proposatuko dute. Azken puntuan, berriz, operadore [...]

Take Orbela Taberna taldearen kontra jokatuko du asteburuko jardunaldia Saskilagunak taldeak. Norgehiagoka etzi jokatuko dute, 16:00etatik aurrera, Tolosako Usabal kiroldegian.

Areto futboleko Oiartzungo taldeak Azpeitiko AFB taldearen kontra jokatuko du asteburuko jardunaldia. Etzi izango da partida, 15:00etan, Azpeitiko kiroldegian.

Nazional Mailako Ligako Oiartzungo neskek Aurrera de Vitoria taldea izango dute aurrean etzi. 17:00etan jokatuko dute partida, Gasteizen.