Lilatoiko HITZA taldeak 10 urte bete ditu
HITZA taldea hamargarren urtez atera zen atzo Donostiako Lilatoian. 103 emakumeko taldea bildu da euskarazko hedabidearen aldeko taldean.
2010ean sortu genuen HITZA taldea, eta geroztik izugarri hazi da. Aurten 103 emakume elkartu gara! Hamar urte bete ditu Lilatoiko HITZA taldeak, eta inoiz baino emakume gehiago elkartu gara!
Oarso Bidasoko Hitzak beste eskualdeetako Hitzekin batera antolatzen du taldea, eta beraz, Donostiakoek ez ezik, beste hainbat herritako emakumeek ere parte hartzen dute. Talde handiena Ondarroakoa; 70 bat lagun etorri dira kuadrilla handi batean! Lekeitiotik, Errenteriatik, Irundik, Zarauztik eta Goierri ingurutik ere etorri dira hainbat parte hartzaile.
31. Lilatoirako diseinatu dugun kamiseta arrosa jantzi eta Bulebarrera abiatu dira, lasterketaren irteerara. Aurretik, argazkiak eta bideoak egin ditugu, gure oroitzapenen bilduman gordetzeko. Ezin izan dugu talde guztiaren argazkia egin, horrelako egun batean zaila baita denok ondo sinkronizatzea, eta batera ateratzea ezinezkoa izan den arren, denak zaudete irudietan!
Mila esker eta zorionak parte hartzaile guztiei! Oso hunkigarria eta berezia izan da! Hurrengo urtera arte!
Hemen taldearen bideoa eta argazki orokorra.