Oarsoaldeko Hitza

Matilde Guerrerok jaso du Errenkoalderen eta HITZAren otarrea

Errenteriako Errenkoalde merkatari elkartearen bazkideei esker egin ahal izan da zozketa. Produktu sorta oso zabala jaso du Guerrerok.

OARSO BIDASOKO HITZAk, Errenkoalde Errenteria-Oreretako merkatari elkarteak eta bertako hainbat bazkidek sortutako Gabonetako otarrearen zozketako sariduna Matilde Guerrero errenteriarra izan da.

Gaur bertan jaso du otarrea, sari guztiekin, Errenkoaldek Errenteriako Herriko Plazan duen egoitzan. Maika Martin Errenkoaldeko presidentearen eta Urko Etxebeste OARSO BIDASOKO HITZAren zuzendariaren eskutik jaso du produktu sorta ederra Guerrerok.

Pozik irabazlea, eta pozik ere Errenkoalde nahiz HITZA. Izan ere, partaide asko izan ditu zozketa bereziak, eta aldi berean, Errenteriako merkatariek duten eskaintza zabalaren erakusle izan delako otarrea. Eskerrik asko denei!

Otarrearen posterra.